www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ARTZAIÑA ETA ITSASOA

 

Athaldearen gozotik itsasoaren hauzo,

Artzaiñ bat bizi izan zen soseguan luzaro:

          Fortuna xumea zuen;

          Aitzitik hau segura zen.

Egun batez ikhusirik itsas-kosta hegian

Tresor asko zaudezila deskargatuak metan:

          Gutizia lotzen zaio,

          Bere arthaldea saltzeko:

          Eta negoziatzeko

          Diru harrek ziraueiño.

Bademo urari beraz zuen diru guzia,

Baiña kosta egiñik galtzen da zaraman untzia

Ordutik berriz hartzen du utzi ofizioa:

Baiña ezta ya zena lehen arthaldeko maistroa;

Aitzitik xoilki Patxiku artzaiñ soldatekoa.

Zenbait urtheren buruan, bere irabazitarik,

Arthalde pollit baten da yabe egiten oraindik:

Eta egun batez haizeak ixilik zaudezela,

Barku betheak kostara plazentki zathorzela

          Hola he! barku ederrak,

          Diruketara ethorriak?

Dio: zoazte, zoazte, ni ganik bertzerat

Ez nago segur aboro ni nerea emaiterat.

 

          Ez derrat ez hau airerat,

          Ezta ere asmu funts-gabe bat:

Baiña esperientziatik, hartu yakitatea;

Hagitzez batik-batean, hobe dela ukhaitea,

          Sos bakhar bat eskuetan,

          Ezen ez hamar menturan:

    Eta batbederak duela egoteko

          Bere zorteaz satifo.

              Anbizionearen

              Eta itsasoaren

          Dei inganagarriari,

    Ez zaiola behar beharri ideki:

Hek entzun ukhanaz baldin, bat ongi bada heldu,

Hala egiñaz hamar miller, aldiz zaie urrikitu.

Irabazi gizenenak, urak ditu eskaiñtzen,

Baita haze eta tubonez, emanak eramaten.

 

aurrekoa hurrengoa