www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

OILLARRA, GATHUA ETA SAGU TTIPIA

 

Sagu gazteino, eta deus guti yakin bat,

Erori zen behiñ arte txar baterat.

Huna nola amari kondatu zioen,

    Zer gerthatu zitzaioen

    Iragan eta mendiak

Erresuma hunen mugarri direnak,

    Nindoala lastereari,

    Bere burua erakutsi

    Nahi arratoiña iduri.

    Agertzen zaizkit betbetan

Bi animalia hurbill aitzinean.

    Bata arrai zen eta goxo

    Bertzea harro eta khexo:

Hunek boza gogor eta klara zuen;

    Buru gaiñean bazuen

Haragi puska bat: bi besoz bezala:

Airetara altxatzen abiatzen zela;

    Plumaia eder bat bezala

    Bustana zarabilkala.

    Gure sagiñoak hemen

    Oillarra zuen pintatzen,

    Amerikatik honera

Ethorririkako gauza bat bezala:

Yotzen zuen, zion, hark gorphutza kolpez,

Bi aldetan bere bi beso zabalez,

    Hanbat hots eta azantzekin

    Non, goiko graziarekin,

Falta ezdudan arren kuraia segurki,

Ikharan bainintzen gan handik itzuri:

    Bihotzez egin ahala

    Madarikatzen nuela.

Haren-gatik ezen, ezagutzak aise

Egiñ nituzken nik animale hertze

Haiñ goxo iduritu zitzaitan harekin.

Belusatua da gu bezala berdin,

Pinkardatua, eta buztna luzea,

Modest bekokia, humilla portea;

Arratoiñ yaunekin nere ustea laite,

    Laster laitekela kide;

    Ezen ditu beharrik

    Formaz guren iduriak.

    Baniñdoakon aldera,

Noiz eta bertzeak, botarik airera,

    Izkola miñ bat luzeki,

    Egorri bainau ihesi.

    Sagu-amak derro hemen:

    Haurra, gathua zinduen;

Arpegi hypokrit, faltso haren pean,

    Harrek bere bihotzean,

    Zure kasta guziari

    Gaitz nahi izan dio bethi.

    Bertze animalea aitzitik,

Hagitz urrun guri gaitzik egitetik,

Egun batez gure othuruntzetako,

    Yaki izan daite oraiño.

Aldiz gathuari, gauza da yakiña,

Gure arrazak dio fornitzen koziña

    Egosia edo errekiña.

Haurra begirautzu duzuño bizia.

    Arpegitik yendez yuia.

 

Maiz bekhurundea, duenak beltzena

Harrek berak duke, arima ederrena.

    Aldiz hirria ezpaiñetan

    Eta arraizia kopetan,

          Dathorkizun hura

Bera duzu etsai, handiena ardura.

 

aurrekoa hurrengoa