www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

AGUDEA ETA HIRUR YAUNTTOAK

 

          Gizon zahar bat hari zen,

          Behiñ arbola landatzen:

          Laur hogoi urthe zituen.

          Etxe egiten paso oraindik:

          Zerraten estoniturik,

Yautto hirur hauzokoek beira zagozkolarik.

          Baiña adiñ hortan landa!

          Segur erhokeria da.

          Ezen zuk zuhaitz hoitarik

    Zer gozo, othoi, bada dezazuke igurik?

Mathusalen bezaiñ luze bizi behar zintezke

          Zertan griña horrenbertze

Gero batez, zoiña ezbaita zuretzat agertuko?

          Okupa ez zaitela aboro,

          Baizen zure iragan hutsez:

    Esperantza luze eta obra handiez,

    Okupatzea ya ez zaitzu komeni:

    Horiek hobeki doazkigu guri.

          Ez hanbatik zeuer ere,

          Zaharrak aldiz derraie.

          Establimendu zoin nahi

    Bethi dathor berant eta dirau guti.

          Herio latzaren sega

Zuen eta nere egunez orobat yokatzen da.

Gutarik zoiñ daite segur ikhusiren duela

Falta gabe biharamun goizeko argi zabala?

    Baduzuia zure bizian ordurik

Ondoko mementaz beraz segurtha zaitzakenik?

    Nere illobasoak noizpait itzal huntaz

    Izan dakizkiket niri zordun beraz.

          Zer! eztuzu nahi bada

          Zuhurrak dukeien artha

          Bertzen plazera egiteko?

    Plazer bat egundik nik hartzen dudana,

    Eta bihar ere har dezakedana;

    Baita bertze zenbat egunez oraiño:

          Ezta ezen seguratzeko,

          Zuen tonba gaiñetarik,

          Ez ditudala tristerik,

    Oraiño asko alba fresko kondatuko.

    Zaharrak arrazoiñ osoa ukhan zuen.

    Hirur gaztetarik ezen bat itho zen,

    Zelarik ilkitzen apenaz protutik

    Ameriketara partitzen zelarik.

    Bertzea igan nahiz gradu goretara,

    Gerlako enplegutan zerbizatzen zela,

    Kolpe ustekabeko batek atzemana,

    Han zuen kausitu bere egunen fiña.

          Hirur garrena erori zen

    Bere eskuz xertatu nahi ukhan zuen

          Arbola baten gaiñetik;

    Eta gehiago ez zen altxatu handik.

          Eta gizak nigarretan,

          Heien tonba harrietan

          Zizelatua gothorki.

          Kondaira hau zuen utzi.

 

aurrekoa hurrengoa