www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ALHARGUN GAZTEA

 

Ezta alharguntzarik nihoiz auhen gabe;

Egiten da abarrots behiñ bethiere:

    Baiña hixten da halere.

    Denboraren hegaletan

    Xangriña badoa airetan:

Denborak badakhartz plazerak berritan.

Orai urthe bethe alhargundu zena

    Eta atzotik hala dena,

    Hagitz dire diferentak;

Ez laite erran haiña bat direla biak

Hunek tu egortzen yendeak ihesi

Harrek bere xarmez deithzentu arraiki:

    Badu hunek auhen asko

    Alegia edo ziñezko:

    Bethi musika bera da,

    Bethi bera da hitzketa;

    Ezin daiteke kontsola,

    Bedere erraten da hala.

    Baiñan ezta holakorik,

    Ondoko fable huntarik,

    Are esperientziatik,

    Ikhusiko den bezala.

    Dama eder baten senharra

    Bazoan bertze mundura.

Aldean zagokon sahets penatuak

    Oyhuz zerron: Igurk-ak.

Ni ere hirekin betan banioak;

Eta nere arima, hirea bezala,

Zagok ziñez bere ohatzea uztera.

    Senharra bakharrik gan zen.

    Damak aita bat bazuen

    Net prudenta eta zuhurra.

    Utzi zuen pasatzera

    Dolu miñezko ibai hura.

Alaba azkenean nahiz konsolatu,

    Baderro: Auhenak uz-kitzu;

    Negar aski egiñ duzu.

Zer duke probetxu difuntu gaixoak,

Ithorik ere zuk horla zure xarmak?

Badirenaz gero oraiño biziak,

    Ahanztera uz-kitzu hillak.

Eztut erran nahi orai berehala,

Zorte hobe batek eztei berritara

Xanya dezan zure dolua betbetan:

Baiña ephe yustu bat denean iragan,

Proposa dakizun ez bekizu gaitzi,

    Zure ona-gatik segurki,

Espos bat izandun, gazte, gisakoa,

    Gan dena ez bezalakoa.

    Ah! diotza hark samiñki:

Ya komentu bat zait espostzat komeni.

Utzten du bruma hau aitak pasatzerat.

    Hola iragaiten da ill bat.

    Bertzea aldiz da pasatzen

    Egun oroz zerbait khentzen,

Soiñari, linyari, baita kofiari:

Aphaiñdura laster doluak diduri.

    Dostetak eta hirriak,

    Dantzak eta erhokeriak,

Egundaiño bezaiñ billhatuak dire:

    Goiz-arrats maiñatzen gare

    Yubantziako uretan.

    Aita onak ere eztu yadan

Difuntu haiñ maithe zenaren beldurrik:

    Baiña ez baitzerron hark deusik

    Aboro gure ederrari;

    Baderro berak aitari:

    Eta non duzu gizona

    Gazte, eder eta izan duna

    Agindu ziñautazuna?

 

aurrekoa hurrengoa