www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

UZKINAXO PAONAREN
LUMEZ BERREGINDUA

 

    Sasoiñean paona bati

    Lumak zitzaizkon erori:

Uzkinaxo batek, oro billdu eta,

Hetaz zuen egiñ bere tualeta.

    Gisa hartan aphaindurik,

    Anpurus eta haidorrik,

    Gan zen fite morgatzera

    Paona hatzuen baltsara:

    Uste baitzuen hark hala

    Personaia eder bat zela.

    Batek ezagutu zuen:

    Eta bertan izatu zen,

    Burlatua, xistutua,

    Trankatua, yokatua,

Bai eta yaun Paonek zoiñ gehiagoka,

    Furian moko-kolpeka,

    Biphildu zuten ederki.

    Gan zenean gero ihesi,

    Handik bere kidetara,

Hauk fite eman zuten borthatik kanpora.

 

    Uzkinaxo horren pare

    Munduan asko badire:

Bertzerena hartuz, hek ondu baitire.

    Zer othe zen yuiatzeko.

    Hauk erran zuten hasteko:

    Segurez gauza ikhusia

    Zela gerlako untzia,

    Eta beere fragata;

Handik laster etzen baizikan brulota,

    Geroxeago kanota,

    Oraiño gero balota:

    Azkenekotzx etzen deusik

    Haga zamaxea hat baizik.

 

    Ah! mundu huntan zenbatez

    Ez daiteken erran legez:

    Zerbait diduri urrundik

    Eta deus ezta hurbildik!

 

aurrekoa hurrengoa