www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

OTSOA ETA AXERIA

 

Nolaz ezta nihor kontent mundu huntan

Ez nihor satifo duen estatuan?

Batek soldadu gan guziz nahi liro:

Aldiz soldadua haren yelos dago.

    Axeri bat lehen, omen,

    Otso egiñ nahi izan zen.

    Ha! eta nork ahal erran

    Eztela izatu sekulan

    Han edo hemen otsorik

    Desiratu dukeienik

    Zikiro ofizioa?

Baiña dezagun has gure istorioa.

Axeriak zion erran otsoari:

Maithe, yakitzat ya eztiat aspaldi,

Oillar zahar edo oillasko txar baizik:

    Yaki hunek unhatu naik.

    Bizi hatzait hobeki hi

Gutiago lanyer dukala segurki:

    Hurbiltzen nauk etxetarik;

    Bahagoke hi urrundik.

Erakuts dezadak beraz, o kide, arren,

Hire ofizioa nola den egiten.

Bihur nazak nere kastako lehena

    Zikirorik gizenena

Krokatik dilindan ukhanen duena.

    Ez nauk segurki beharko

    Eman ingraten nonbreko.

Biz, dio otsoak: hill zaitak anaia bat,

    Goazen hura den tokirat

    Haren larrua biltzera:

    Hau harturen duk soiñera

Yoan ziren: orduan otsoak baderro:

    Huna zer den egiteko

Ora arthaldekoak urrun-arazteko.

    Axeriak zuenean

    Eman larrua soiñean;

    Kontuz bere nausiaren

    Lektioak oro xuxen,

    Zituen ahalaz hartzen.

    Hastean lothu zen gaitzki,

    Geroxeago hobeki

    Gero ongi, gero perfetki

    Ikhasi zitueneko,

    Arras ezpada, ongisko

    Hark yakitekoak oro;

    Arthalde bat agertzen da.

Fite otso berria badoako bada:

    Inguru guziak betan

    Tuela ematen ikharan.

    Oste marrakariari

    Hain izipera denari,

    Badirela diduritzo

    Bedere berrogoi otso.

    Zakur, artzaiñ eta ardiak

Hirirat ihesi badoaz guziak.

    Eta ezta bahi gelditzen

    Ardi golatu bat baizen

    Brigantak hartzen du fite.

    Handik hainitz urhats gabe,

Aditzen du kantaz oillar hauzoko bat:

    Berehala haren ganat

    Yauzten da dizipulua,

Aurtikirik kapa, eskolan hartua:

    Ahantzirik zikiroak

    Eta hartu lektioak,

    Bai eta yaun errienta,

Urratsak hatterik, goan zen herresaka.

 

Zertako desgisa nork bere arpegia?

Zertako har bertze baten iduria?

    Hau ezta enganio baizen;

    Luzaro ezbaitu irauten:

    Lehen urhatsean ezen,

Aitziñean zena, da bethi agertzen.

 

aurrekoa hurrengoa