www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BI MULAK

 

Bi mula zoazen soiñez-soiñ bidean,

Konpai konpañero batasun onean:

Olo a zaraman bizkarrean batak

Grabeletikako dirua bertzeak.

    Hunek, kargaz fiertua,

    Gora darama burua,

    Ozen kroskoilen soinua.

Horla zoazila gutien ustean,

Etsaia agertzen da bide sahetsean:

Eta oldartzen zaio mula aberatsari

Behatu gabe ere zaldare-dunari.

Hortzez eta ustarkoz kuraie handian,

Egiten du kontra alegiñ guzian:

Horla hari dela laster zillatua

Sistako zenbaitez senti du larrua:

Badoako ordutik animu guzia;

Plaiñuz eta orhoaz, badago eroria:

Hau zen beraz, dio, sari igurikia?

Badoa, bertze hau oso zen guzia!

Konpai dio harrek ez duk ez on bethi,

Ohore eta karguz izaitea handi:

Ni nauken bezala bahintz hi ere izan,

Eyharazain baten astoen arrolan;

Bahuken bidea nik bezala libro

Ez eta haiñ bertze azalean zilho.

 

aurrekoa hurrengoa