www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ULIA ETA XINAURRIA

 

    Ulia eta xinaurria,

    Net pare elkhar iduria,

    Behiñ bat disputan ziren

Gehiago zoiñek balio othe zuen.

O Yupiter! zerran lehen aiphatuak:

    Amodio propialak

    Badaitekeia itsu detzan

    Manera haiñ terriblean

    Guzien adimenduak?

    Bestietan xirtxillena

Lurrean herrestan nekhez dabillana

Atrebi dadintzat erratera niri,

Airearen ume brillant, ariñari,

    Berdiñtzen zaitala niri!

    Palaziotan banabilk,

    Mahaiñean yartzen natzaik,

Iñoiz zaikenean idi bat ofreitzen,

Dastatzen hartarik diat hitaz lehen.

Aldiz hunako hau, xirtxill, miserable,

Noiz-nahi biziko duk laur egun bethe,

Etxera herrestan eraman nonbaitik

    Duen izpi batetarik.

    Baiña, mamiñuna, errazu,

    Nihoiz kanpatzen zare zu,

    Printze edo enperadore

    Edo are zenbait andre

    Ederren buru-gaiñean?

Ni banaiz: eta are nahi dudanean,

    Nerorrek nahi tokian,

Pot ere bademot gorphutz eder bati:

    Baieta oraiño noiz nahi

    Andreen bilho-bukletan

    Banabilla ni dostetan.

    Orai, zathorzkit laiñoa,

Zure soillaruez haustera kaskoa!

    Erran ditutzu guziak?

    Derro aldiz menaierak.

    Bazabilltza gaztelutan!

    Baiña aztio zaituzte han.

    Eta orok baiño lehen

    Baliñbaduzu dastatzen

    Yainkoer ofreitutarik,

    Uste duzu deus hoberik

    Badathorrela hortarik?

Lekhu guzietan bazare zu sartzen,

Yendetzarrek ere berdiñ dute egiten.

Errege eta astoen berdiñ buruetan,

    Zare plantatzen askotan;

    Akort naiz zurekiñ hortan:

    Baiña badakit hau ere,

Ausartzia hori net fite halere,

Herio-kolpeaz punitua dela.

    Aboro banta ez zaitela

Hoik oro zuretzat balire bezala

    Haiñbertze merezimendu.

Guzien buruan, orok badakigu,

Deneko ekea gan erregiñatzera

    Munduaren bertze aldera;

    Laster zarela akabatzen:

Gosea eta hotza tristeki pairatuz;

    Nihondik zure flakia

    Eta ororen eskasia

    Eziñ erremediatuz.

Nere nekhe ganez aldiz orduan ni

    Gozaturen naiz trankilki.

Ibilliko ere ez naiz ni segurki,

    Yozak haran, yozak mendi,

    Burutik gan bat iduri,

    Dela haize, dela uri.

    Biziko naiz ni holaxe

    Melankoliarik gabe;

    Lehen hartu nuen griñak

Khenduko derauzkit oraiko guziak.

Fiñean, laburzki zuri errateko,

Zertan aurkitzen den ospe egiazkoa,

    Eta aldiz zertan faltsoa,

    Dauzut horla irakatsiko.

    Adiu: badoat denbora:

    Utz benaza ene lanera:

 

Nere soillarua eta banka, hemen

Elheketa egonez etzaizkit bethetzen.

 

aurrekoa hurrengoa