www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ORKATZA ETA MAHATSTEIA

 

Ora eta ihiztariz behiñ orkatz bat bortxatua,

Mahatsti hautiñ batean sarthu zen etsitua:

Eta hartan edirenik gordetzeko tokia.

          Salbatu zuen bizia.

Ihiztariek ordutik dute pentsamendua

Orkatzaren arratoa dutela orek galdua.

          Deitzen dituzte oinetara

          Aphur bat deskantsatzera.

Eta orkatza lanyeretik itzuria doiean,

Ongigilleari hortzez lotzen zaio gosean.

Badaitekeia esker eskas beltzagorik lurrean?

          Baiña orek aditu dute,

          Berriz hara billtzen dire:

          Handik dute yauz-arazten,

          Alde orotarik herstutzen.

          Azkenean han berera,

          Tristea dathor hilltzera.

    Gaztigu hau, dio, legez dut merezi:

    Ingrata, zu huntaz balia zaitezi.

    Erortzen a bertan. Eta orak billdurik

          Asetzen dire hartarik.

Alfertu ihiztarier erakutsi negarrak,

Haukien erraiak daude ohi bezaiñ gogorrak.

Munduan esker eskasa, da gauza itsusiena,

Gezur eta ohoiñtzarekiñ, berdiñ ezartzen dena:

Aldiz fedearen bistan, hagitz areago da,

Khristau baten obenetan, handiena hau baita.

Gaitzki egilleari on-egin behar badio,

Onegilleari hark zor, horlatan zer eztio?

Esker itzultzeko plazan, laido badu egiten,

Izen gabeko mustro bat, baizen ezta gelditzen.

 

aurrekoa hurrengoa