www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BELEA ETA AXERIA

 

Musde bele zegoen haritz tontorroan,

Haidorrik zadukala gasna bat mokoan,

Aldiz axeri Yauna goizdanik yaikia,

Zebillan non eraiki bere gosaria.

Usaiñak sudurra yo dioeneko,

Bele gasna-dunaz ohartu deneko.

Egun on, Yaun bele, maltxurrak diotzo:

Zoin zure ikhusteak gaur demaitan plazer!

Nere begietan ala, baitzare eder

Egiaz haiñ eder balitz zure kanta.

Nola baita zure luma distianta;

Oihan hautan segur ez laite garabik,

Abere ez hegaztin, azinda ez xoririk

Ederrez zurekin iharduk lironik.

Elhe legun hautaz hazia guzia,

Senti du beleak kantatu nahia:

Mokho beltz zabala dueneko ideki,

Gasna badoako lurrerat itzuri.

Erne horren beira zagon axeria.

Segura izaiteko bere ase-aldia,

Ez balitz belea izatu hain gaizo.

Axeriak egiñ etzukeien friko.

    Hark urriko bazukeien

    Ziñ ere egin omen zuen

    Bainan ez beratxe baizen.

          Berriz etzutela

          Atzemanen horla.

 

Oy! zenbat mundu huntan oiñ bitako axeri,

Bele gaizoen gostuz ohi diren bizi!

          Bethi da lausengaria

          Entzuillen gostuz hazia.

 

aurrekoa hurrengoa