www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ANDREIERRA SOILHARU BATEAN SARTHUA

 

    Behiñ andreier madama,

    Gerri luxe-lerden-duna,

    Xilo hertsiño batetik,

    Ez guti eforta egiñik,

    Sarthu zen bada azkenean

    Granera aberats batean:

Eri-ondo, onera zen emana doiean.

Han bere gogara poxiñ on-zaleak

    Egiñ zituen aseak.

    Haritu zen yan eta yan;

    Yaiñkoak daki orduan

    Zer bizi zuen egiñ han:

Eta zingar gizen zenbat zen suntsitu!

Baiña zer zitzaion damari gerthatu?

Betan zen loditu, gizendu, zabaldu;

Kortzetarik etzen oraindik asmatu.

    Aste oso-bat gan zenean,

    Bazkaria akabatzean,

    Abarrots bat aditurik,

    Izialdurak harturik

    Badoa fite xilora,

    Athera nahiz kanpora.

Bainan ez daiteke pasa niholere:

Hau zer da? diotza, trunpatzen naiz othe?

Eta itzuli zenbait egiñ duenean

    Bira-bira granerean:

Xilo hura, dio, zen hemen berean!

Bortz edo sei egun duela bakharrik,

    Iragan nintzen hemendik.

Arratoiñtto batek ikhusirik horla

    Net penatua zagola;

Orduan, diotzo, ez zaiten, andrea,

    Zure pantza haiñ bethea:

    Nola zaren mehe ethorri:

    Mehe behar zare yalgi.

    Hemen orai derradana,

Da bertze baiñitzer erraten zaiena.

Baiña sobra barna huntan sarthu gabe

Zure egiekoak eta hekienak

    Nahastatu gabe beude.

    Erragun hemen hargatik,

    Fableak gogoraturik:

Mundura mehe eta, billhuz dena ethorri,

Nola yiñ den, hala behar dela yalgi.

Baldin anbizione ohore, ontasunez,

    Zuzen kontra ardietsiez,

    Edo zikoitzki idukiez

Hartu badu hemen, andana bandia,

Iragaitekotzat goiko athe hertsia

    Behar du utzi guzia.

 

aurrekoa hurrengoa