www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

HERBIA ETA IGELAK

 

          Herbi bat bere xiloan

          Zagon behi pentsaketan:

          (Ezen zer egiñ zeldetan

          Ezpadago gogoetan!)

          Gaixoa bazagon beraz

          Hartua melankoliaz.

          Animal hau triste da,

          Eta lotsak hiran dauka:

          Yende iziperak hark dio,

          Zoiñ diren urrikaltzeko!

Yaten dutenek ere onik egiñ ez dezokete

Plazer garbi bat nihoiz ez: bethi trantzean daude.

          Horra nola naizen bizi

          Lotsa ondikozkoak niri

          Loa ere daut ebakitzen:

          Niholere nihoiz ezen

          Har ez dezaket pausurik

          Begiak zabalik baizik.

Korreyi zaite derrake kasko zenbait zuhurrek:

Helas! izipertasuna khen dezakeia deusek?

Are, lainoki derradan, sinhetsia daukat nik,

Gizek ere badutela nik dudan gaitz huntarik.

    Horla zerasala herbi beldurtiak,

    Erne alde orotara zauzkan beharriak.

Osto bat, haize bat, ez deus, itzal sinplea bera,

Aski zen hari betbetan emaiteko sukarra.

    Amets horietan zagola sarthua,

    Gure azinda triste, melankoliatua;

    Hots ariñ bat zaio beharritaratzen,

    Eta fite zaio ihesari lotzen

Intzura baten hegitik zoalarik laurenka,

Igelak ikhusten ditu yauzten urera osteka:

Ah! dio nere beldurra bada norbait duenik,

Bertzek nola niri, bertzer hala egiten daiet nik.

    Naizeneko agertu oro lotsa dire,

          Kanpak ere ikharan daude.

    Zer! animaleka detzadan nik izi

    Gerlako ozpiña bat izango naiz naski?

 

Alabaiña segur ezta nehor haiñ pultrun denik;

Kausi ez dukenik bera baiño pultrunagorik:

Yaunari esker munduan, bada guzietarik;

          Hautarik ez gutienik.

 

aurrekoa hurrengoa