www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

MIGA, AHUNTZA ETA ARDIA,
LEHOINAREKIN PARTZUN

 

    Ahuntza eta miga aizpa ardia lagun

    Lehoiñ yaunarekin yarri ziren partzun:

    Partzuner hoberik segur bazuketen;

    Baiña eginak egiñ, gibela ez zoazken.

    Egiñ zuten beraz patu gerorako,

    Kalte, irabaziak berdiñ partitzeko:

    Ahuntzak sarean orkatz bat hartzen du,

    Eta partzunerrer daie egortzen mezu:

    Zathortzen, patuak zakharren bezala

    Katura egiñaren betan partitzera.

    Bateratu direnean, lehoiñak patarekiñ,

Kondatzen ditu laur parte xuxen berearekin:

Gero orkatzaren gorphutza egiñ eta laur zathi,

Laur zathiak partitzea hula zaio komeni.

          Hartzen dut nere lehena

          Lehoiña baitut izena.

          Birdena ere badaramat,

          Hortako baitut dretxo bat,

          Eziñ ukha daitekena,

          Naizelakotz hazkarrena.

          Herena ere daukat nere

          Ni bainaiz aithorenseme.

          Laurgarrenaren hartzera

          Nihor atrebitzen bada,

          Zuetarik, yakiñada

          Bertan ithoko dudala.

Eta ya apetituz ere billkuian nausi baitzen,

Laur zathiak hexurrekin hark iretsi zituen.

 

    Lehoiñ tiranoak, egiñ yustizia,

    Yende artean ere, ohi da ikhusia,

    Hazkarren denaren fede oneraz gero,

    Nor berearekin, gelditzen da arraro:

    Kontzientzia ere bazterrera utzia,

    Tontokeriatzat hurren idukia:

          Giza-artetik goibeldu zen,

          Eta gan zen notarien

          Ez dakit bihotzetara

          Baiña tintatokitara.

 

aurrekoa hurrengoa