www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

OTSOA ETA ARTZAIÑAK

 

Otso karateraz hagitz ezti batek,

(Halakorik baldin badu mundu hunek)

Zuela egun batez gogoan ibiltzen

    Zoin kruel hura agertzen zen,

Beharrak bakharrik zarabillkan arren;

    Sarthu zen barna ezarian

    Meditazione huntan.

Aborritua naiz, diotza, eta nortaz?

    Oroz eta batbederaz.

    Otsoa etsai publiko da:

    Billtzen dire nere kontra

Zakur, ihiztari, herritar guziak:

    Yupiterrek beharriak

    Gorthuak ditu gaiñ hartan,

    Hauien haroaz betbetan.

Angeletarretik bide hortaz ere,

Gure anaiak oro suntsituak dire.

    Gure buruak ziren han

    Ezarriak preziotan.

Baserritan ezta noblexea sinplerik

Husu gure kontra bandoa ez demanik:

    Haur bat bada oyhuz hasten

Amak otsoaz du fite mehatxatzen.

    Eta hauk oro zergatik?

    Zikiro usten zenbaiten,

    Asto zaragartsu baten,

    Edo ora eihar baten gatik,

Zoiñen gostuz iñoiz, derradan egia,

Baiduket pasatu nere fantesia.

Eh bien! dugun ez yan aitziña hemendik

    Bizia duken gauzarik.

Gaiten haz belharrez, eta gaiten alha

    Zikiro kasta bezala;

Edo lehenago, gaiten gosez fiña;

    Gauza dea haiñ samiña?

    Eta oraiño hobe dea

Guzien higuintza bere-ganatzea

    Hitz horiek erratean,

    Ikhusten ditu hara-han

    Artzaiñ batzu bildots baten

    Gerrenean birakatzen,

    Gero hartarik asetzen.

    Oh! dio hark horren bistan,

    Senti dut nik eskripula,

    Arraza horren odola

    Isurtzen dudalakoan.

    Horra hoien goardariak

Hoitarik non diren asetzen guziak

    Berak eta bere n orak.

    Eta otsoak, nk gaizoki

    Beharko tut guphidetsi!

    Ez alafede hargatik,

    Nitaz holako hirririk.

    Mattiñ arkume yoria,

    Iduriz guri-guria

    Despedituko dut fite,

    Gerrenean izan gabe:

    Ez bakharrik hura, baiña

    Errapea demon ama,

    Baita are aita dukena.

    Otsoak arrazoin zuen.

    Gu beraz gare ikhusiren

    Hartzen yateko zer nahi

    Abere, azinda edo xori;

    Eta hek nahiko tugu

    Alegiñaz obligatu

    Yanari sinple hetara

    Urrezko mendekotara!

    Eta egon beharko dire

    Kroka eta tupiña gabe!

 

Artzaiñak, artzaiñak, hor ikhus-azue;

Otsoak bada eztu, nihoiz ere obenik

    Gaiña ez duenean baizik.

    Ala nahi zindukete

    Bizi lediñ bethiere

    Ermitaiño baten pare?

 

aurrekoa hurrengoa