www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

EPHERRA ETA OILLARRA

 

Oillar guti ikasi, nahasi batzuen

Bere artean bethi liskarra zutenen

Lagun, ephertto bat emana zen izan

    Aphur bat pensionean.

    Oillar haukien partetik,

    Oste emekoi hunen ganik,

    Ziduritzon epher hari,

    Behar zuela iguriki

    Kariño eta tratu ona,

Eme eta arrotzeri bethi zor zaiena.

 

Duda gabe egiñen zuzten ohoreak

    Hek menaieriakoak.

    Baiña populu harroa

    Eta neurri gabekoa,

    Maiz furiak zoratua,

Etzen izatu net errespetutsua,

    Gure andere arrotzaentzat;

Etziotzan ezen guphidesten hanbat

    Moko-kolpe kruelenak.

Hastean net zuen penatzen tretuak:

    Baiña ikhusi zuenean

    Oste hura phernesian,

    Batek bertze atakatzen,

    Zauritzen eta odolstatzen,

    Egon zen konsolatua:

    Arauz hauk bizi modua

    Dio, hau dute ohitua.

Ez ditugu nahi yuiatu segurki,

    Urrikaldu bai hobeki:

    Model beraren gaiñean,

    Yupiterrek mundu huntan

    Egiñ ez ditu guziak.

    Badire naturalezak

    Oillaren eta epherrenak.

    Ah! nere oldez duda gabe

    Bizia nik neramake

    Billkuia hobe batean:

    Baiña ene zorigaitzetan,

    Toki huntako nausiak

Bertzelako ditu bere fantesiak.

Harrapatzen gaitu bere sareetan,

Aloyitzen gero oillarrekin betan,

    Motzturik hegalak bertan.

    Ez, ez, gizonez segurki,

    Dugu pleiñitzeko xoilki.

 

aurrekoa hurrengoa