www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

EMAZTEKIAK ETA SEKRETUA

 

    Deusik haiñ pisurik nola sekretu bat:

    Garraiatzea urrun da gaitz andreentzat.

    Baiña lan bereko badakitzat ere

    Bizardun ez guti direnak emazte.

 

Bere andrea frogatzeko senhar bat gau batean,

Plañu, deiadarka hasi zitzaion sahetsean.

    Ay! ay! ay! zer dut nik-erdiratzen naute:

    Ez dirauket hula leher egiñ gabe.

    Ha!... fiñean bada, soleatu naiz ni:

    Arroltze eder batez oraintxe naiz erdi.

          Arroltze bat! derran andreak:

    Bai, horra non duzun frogatzen du berak.

          Horra, ikhus-azu zoiñ lari,

          Bero-beroa, erron berri.

          Behautzu, othoi, hargaitk,

          Gauza huntaz mintzatzetik;

          Oillo deitha mintzakete:

          Arren beraz ixil zaude.

    Nola andrea beri baitzen kasu huntan,

          Baita bertze asko aferetan;

Sinhetsi zuen gauza, eta ziñekiñ promes eman

    Ez zuela deusik erranen sekulan.

    Baiña ez zuen ziñak iraun gehiago

          Gauaren itzalek baiño.

    Agertu deneko albaren argia,

          Ema sinple, hitzuntzia,

    Yauzirik ohetik erdi billhuzia;

          Badoa fite hauzorat

          Bere komaia baitharat,

          Berriaz erdi nahia.

          Adi-zan, no, bahakharnat

          Hementxe berri handi bat.

          Baiña eztinat nahi erran

    Baizen nehori hik erratekotan.

          Ezen bahu publikatzen,

          Senharrak zanpa nintzaken.

    Nere gizak erron zautan arroltze bat,

    Arroltze bat handi bertze laur bezanbat.

          Baiña misterio hori

    Hire eta ene artean egon bedi bethi.

    Nola! hik hoiñbertze, bertzeak baderro:

          Egiñ nire gomendio!

          Segurki hatzait trufatzen,

          Edo ez naun ezagutzen:

          Hoa, trankill bahagoki,

          Beldurtu gabe deusere.

Erroillearen andrea hortan etxera goan zen:

Bertze aldiz erran nahiz ya hari zen erretzen.

          Badoa sei lekhutara

          Gauzaren barraitzera.

    Arroltze batentzat hirur badiotza,

    Baiñan akabatzen hortan ezta gauza

    Ezen bertze ema bat doa lauretara;

    Eta kondatzen du beharri xilora.

    Prekauzione hau alfer zen segurki,

    Sekretua kanpo ya baitzen aspaldi.

Ahotik ahora nola kurrituz yend-artean,

Arroltzen nonbrea bethi berretuiaz baitzoan

          Arratsa ethorri zeneko,

          Bazen ehunez gorago.

 

aurrekoa hurrengoa