www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ARTZAINA ETA ARTHALDEA

 

    Zer! bethi faltatuko zait

    Oste ergel huntarik zenbait!

    Eta otsoak bat edo bat

    Eramanen daut triparat!

    Zertako ditut kondatzen?

    Millez gorago baziren,

    Eta guziek halere

    Galtzera utzi dautet Pette:

    Pette xikiro maithena,

    Ongi-axal baten-gatik

    Hirian bazarraitana,

    Munduz-mundu ere phozik,

    Segituko ninduena.

Ay! ay! nere Pette xikiro maithea!

Gillenek hola hill-orazionea,

    Zuenean akabatu,

    Eta Pette gaixoaren

    Orhoitzapen maithearen

    Iraupena seguratu,

Mintzatu zitzaion bere arthaldeari,

Aitziñdari, oste, bildotxei bereri;

Zituela othoitzten gogor egiteaz:

Hori bera askiko zutela egiaz,

    Otsoak oro urruntzeko

    Hauk populu ohorezko

    Baten hitza bademote

    Orok segur eta firme;

    Segurki hek mugituko

    Ez direla gehiago

    Muga-harri batzu baiño:

Ithoko ere dugu, derrate, gormanta,

Pette gaixoaren eramaille ausarta.

Badema fiador nork bere burua;

Gillotek sinhetsi zuen populua!

Eta egiñ zioten besta eskerrezkoa,

    Naski belhar fiñezkoa.

Hargatik arratsa yin zen baiño lehen,

    Otso bat agertu baitzen,

    Arthaldea ihesi gan zen:

Otsoa etze: etzen itzal xoila baizen.

 

Soldadu txarrei harenga egitea,

Ikhatz ethenduer da haize emaitea.

Lanyeretik urrun fanfarrunen deun,

Bethi da kasuan soldadu txarrena.

 

aurrekoa hurrengoa