www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

URDEA, AHUNTZA ETA ZIKIROA

 

Urde bat eta ahuntz bat eta zikiro bat,

Karroz betan zoazen behiñ merkaturat.

Hobeki errateko, bazaramatzaten,

Ezen hek bere oldez naski ziren goanen.

Urde Yauna zioan khexo gehienik,

Ixil hura ez zaiteken kurrinka egitetik,

Bideak ziraueiño musika samiñak,

Larrutuak zeduzkan beharri guziak.

Ez dirau itzaiak, eta erraten dio:

Yauna, zuk zer duzu horla asaldatzeko?

Ixilik zu ere nolaz ez zaudeske,

Bertze bi presuna goxo hauien pare?

Urdeak derra, ez naiz hoien iduriko,

Bata baita sinple, bertzea aldiz gaizo;

        Eta behar bada oraiño

        Hauk zortea berzelako.

Uste dezakete daramatzatela

Xoilki esnea, eta illea khentzera.

Nik aldiz ez baitut bizi naizelarik

Biziaren ordain emaiteko deusik:

Bainan emaiteko dukedan bakharra

Ondikozki baita hill eta xingarra.

Ixil nadin gero zuk erraten duzu?

Itzai zelebrea zuk aise diozu.

Baiña itzaiñak berriz: egonez oihuka

Ordea ez dukezu zuk zortea xanya.

 

Arrazoiña itzainak bai urdeak ere;

Nik itzaiarekin baderrat halere:

Gaitzari denean eziñ itzuria,

Alfer dela luze negar issuria,

Eta berdin gero egin behar dena.

Hobe dela dadiñ kuxian egiña,

Baita konformatu goiko nahaiari:

Eta sentimendu haiñ noble den hori

        Ez badaite izan urdetan

        Oxala balitz yendetan.

 

aurrekoa hurrengoa