www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

PAONA YUNONI PLEINTAKA

 

Paona lehen behiñ Yunon Yainkosari

    Pleiñi zitzaion samiñki.

Pleiñitzeko, zerron, bai eta erasteko

    Segurki badut motibo.

    Emana zaitan kantua

Yende guziez da net mezprezatua

Aldiz Roxiñolet xirtxilla horrena,

Bere tornutan da zufle eta ozenena;

Bera da ohorea primaderarena.

    Yunonek koleraturik,

    Erraten dio goietik:

    Xori haizen bekhaitztia!

Ixil hobe huke atxiki mihia.

    Hiri badagokikea

Roxiñoletaren bozaz yelostea?

    Ez hauguia ezarri hiri

Inguru lepoan oltzadarra iduri

Xerrenda bat ehun koloretakoa?

Eta gibeleko hire abenikoa

Haiñ aberatsa, eta llilluratzekoa,

    Perlazko uztaia iduri,

Guzien begien legez xoragarri,

    Astiz dukela zabaltzen,

    Eza haiza morgaz hanpatze?

Zeruaren pean badea xoririk

Bistako hi bezain agradagarririk?

    Animale batek berak

    Ez ditik dohaiñ guziak.

    Eta guk inobre donu,

    Partitu dauzkitzuegu.

Batzuer zaie eman tamaiño larria,

    Bertzer indarra handia.

    Belatxa airean duk hate,

    Arranoa animuz bethe:

Belea egiña duk orakletarako;

Aldiz Bele emea gaitza anontzatzeko:

    Eta guziak musikaz

    Kontent kaudek zoiñ bereaz.

Ixil-hadi beraz errenkuratzetik;

    None ez, nik orai beretik

          Hire punigarri,

          Yauntzkura eder hori,

    Khenduko daiat soiñetik.

 

    Horla handi nahi denak

Duenaz satifo, nihoiz ez dagonak,

Eta eztuenaren, bethi gura denak,

Lehen zuena ere, galtze du maiz haiñak.

Eta nahi dena, bethi gan gorago

    Ardura da geldituko

Aitzinean zagon, beiño beherako.

Horla gazte asko, Parisat doazi,

Plaza edo diru han, nahiz ardietsi;

Duten ondoan hek, luzaro iguriki,

Pobreago handik, dire maiz itzuli:

Lehen zituztenak, baidituzte iretsi.

 

aurrekoa hurrengoa