www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ANDREIERRA, LAPINA ETA GATHUA

 

Andreier madama Yanot lapiñaren

Yauregiaz egun batez yabetu zen.

    Melezia baita dena,

    Aise egiñ zuen hark lana.

    Yabea behiñ etxetik

    Illkia zela goizetik

    Sorropill loretsutara

    Albari gorthe egitera:

    Orduan zuen kuxian

Bere menaiua hark harat eraman.

    Alhatu zenean phozki

    Hara yauzi, huna yauzi,

Eta bere yustak oro egiñ ondoan,

Etxeko alde Yanot kontentik zen eman.

    Hurbiltzean bada etxera

    Andreierraren sudurra

    Agertzen zaioi leihora:

Oy! zeru yustua! zer ikhusten dut nik?

    Bere arbasoen etxetik

    Kasatu bestiak dio.

    Hola! andereñua atxatxo

    Tokia huts baziniro?

Non ez, mezu daiet egorriko laster,

    Herriko arratoiñ guzier.

    Andere sudur xorrotxak

    Ihardetsi zion, lurrak

    Etzuela bertze yaunik

    Lehen hartzaillea baizik.

    Arrazoiñ ederra, pardi!

    Gerla emaiterako niri!

    Egon-toki bat zoiñtara

    Sar erbaidaiteke bera,

    Baizen lurrean herresta!

    Erresuma balitz ere,

    Mafua, yakiñ nahi nuke,

    Zerran, zoiñ legek dioken

    Bethikotzat eman haren

    Yabetasuna Yoanesi

Pitre edo Gillenen seme edo illobari?

    Eta ez Yani edo niri?

    Yanot lapiñak orduan

    Allegatu zaizkan betan

    Kostuma eta usarioa:

Horra, dio, bide net zuzenezkoa

    Nauena egoitza horren ni

    Bihurtu yaun eta nausi:

    Segidan pasa-razirik

    Haurra-ganat aita ganik:

    Peillok emanik Simuni

    Gero hunek ni Yanoti.

    Lehen arrapatzaillea,

    Legea hobea dea?

Bada orai mokoka hemen hari gabe

    Bedi gure artean yuie,

    Diotza, Raminagrobe.

    Gathu famatu bat hau zen,

Ermitaua iduri zoiña bizi baitzen,

    Gathu santanituxa bat

    Idukia oroz saindutzat:

    Belusapean sarthua

    Gizen, yori, maltsatua,

Kausa orotan espert hagitz aditua.

Yanek onhesten du yuietzat kuxean.

    Biak billdu direnean

Maiestate orratu haren aitzinean;

    Gripaminok baderroie:

    Zathozte, haurrak, zathozte,

Othoi, hurbillago yar zakizkidate

    Urthek arras gorthu naute.

    Eta biak badozko

Ezdutelakoan deusik beldurtzeko.

Ikhusi orduko menean partidak,

    Minotz apostolu onak,

Etxaturik patak ezker-eskuiñ betan,

    Net akort zituen eman:

Bata eta bertzea klikaturik bertan.

 

Halatsu zaiote, gerthatzen askotan

    Printzexka batzuer ere,

    Zoiñek bere disputetan

Erregeak hartzen, baidituzte yuie.

Ez nahiz elkharri, barkhatu gutia,

    Galtzen baitute guzia.

 

aurrekoa hurrengoa