www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

AXERIA ETA INDI-OILLASKOAK

 

    Indi-oillasko multzo bat

    Zuhaitz baten adarrerat

Bethi zioazkon hegaldaka itzuri

    Axeri gosetu bati:

    Handik beira zagozkola,

Zitadela segur batetik bezala,

    Hartaz trufatzen zirela.

    Ez zitzaion sobera eder

    Biaia guziak alfer,

Ikhustea bethi, hark bere burua

    Hetaz mistifikatua.

    Zer bada! ziotzan harrek

    Oillasko nini horiek

    Bethi naute yokaturen

    Eta lege komunari

    Nigota horiek xoilki

    Zaizko bethi itzuriren!

    Ez hargatik, diabruen den!

    Errana konplitu zuen.

Illargia orduan baitzen xuri-xuri,

Maistroaren kontra bazuen iduri

Piruak lagundu zituela nahi.

Bainan hura ez baitzen aprendiz lanean

    Toki setiatzekoan,

    Amarru tzar hau ordutik

    Athera zuen zakutik.

    Alegia nahi zuhaitzerat igan,

    Yauzten zaio abiaduran,

Eta dagokio laur atzez yosia;

    Handik lurrera eroria,

    Egiten du hillarena,

    Fite errepitztuarena.

    Arliñek nihoiz eztu

Haiñbertze deustu, ez yusta egiñ izatu:

Orai kokoriko uzkia lurrean,

Uzkiz gora gero zangoak airean,

    Buztana darabilkala

    Abeniko bat bezala:

    Eta bertze ehun dosteta,

Zoiñeri begira zitho malurusek

    Aspaldi logaletuek,

Ez baitzezaketn lokumarik dasta.

Etsaiak idukiz hekien begiak

Toki bat berera bethi iraziak,

    Haiñ zituen unha-razi

    Logalez tontotuak

    Eta lotsaz zoratuak

    Hainbertze llillura-razi:

Bederazka erortzen non baitziren hasi.

    Brigantak eror-ahala

    Bazematzan bazterrera,

    Goratzeko despentsara

    Hobeki lana etzoaken,

Erdiak bederen erori baitziren.

 

Lanyera gogoan sobera egoitea,

    Ezta hoberen moldea

    Hartarik eskapatzeko;

    Aitzitik hobekiago

    Hartan arras erortzeko.

    Eta laket du fortunak

    Laguntzen animodunak.

 

aurrekoa hurrengoa