www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

OTSOA ETA ARDIAK

 

Milla urthe eta gehiago otsoek ardiekin,

Gerlan iragan ondoan, bakhea zuten egiñ.

Batzuen eta bertzentzat hobe zaiteken hori:

Ezen, bazuten otsoek iretsten zenbait ardi,

Artzaiek bazakharten maiz otso larrua estalki.

Ardiek sosegurik ez bere alha-lekuetan;

Otsoak nihoiz trankill ez bere ardi masakretan:

          Othuruntza bat ezin har

          Non etzen erne egon behar.

Bakhea egin zuten beraz: bai eman ere erresak,

Ardiek zakurrak eta otsoek bere umeak.

          Zerratu zuten patua

          Formal eta konplitua:

          Izendaturik oraiño

          Hortako komisario,

          Bere agudeak otsoek,

          Bere ahariak ardiek.

Zenbait denboren buruan ardien errapen,

Otso-kumeak aphur bat gothortu zirenean:

          Hobiak ere harmatu

          Odolaz ere gurendu:

Sorhoan arkumiekin dosteta zabilltzala,

Egun batez orok elkhar aditurik bezala:

Artzaiñak zirela ganak norapait bertzetara;

Bildots laiñoer furian yauzten zaizte gaiñera:

Eta ya lanean xefo, bildotsik gizenenak,

Ordu berean itho eta, hortze herrestatuak,

Badaramatzate fier lasterrez oihanpera,

          Ata-amer erakutstera:

Ya mezua ere gorderik her egorria zutren

          Hauk umer behar zeraien

          Bedere egiñ erantzuki

          Fedea baitzuten hautsi:

          Baiña hala egiñ etzuten:

          Alabaiñan otso ziren

Fede emanaren gaiñean, ora lotan zauntzanak

Bat izurtzera utzi gabe, zituzyrn iyho frnskZ:

Haiñ laster hau egiñ zen non ohartu ez baitziren;

Guziak zathitan betan emank izan ziren.

 

          Baderrakegu guk hortik,

          Ez dukegula bakherik,

          Nihoiz iraupenezkorik

          Yende tzar, fede-gabekiñ;

          Traidore eta faltsoekiñ:

          Indarra duten pontutik

          Haukiekiñ ezta on derik,

          Ez ziñik, ez akordurik,

          Lekhuko, ez erresarik:

          Gerla beraz heier bethi

          Da egiteko edo itzuri.

          Baderrakegu oraino

          Aita-amen faltaz ume asko

          Billhakatzen dela gaizto:

          Onak izan zaitezkenak

          Galant eta estimu-dunak:

          Dituztelakotz laudatu,

          Edo aski ez korreyitu;

          Bizi tzarra daramate,

          Fin-gaitz ere egiten dute.

 

aurrekoa hurrengoa