www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

GIZONA ETA ZUREZKO IDOLA

 

    Yentill batek bazadukan

Zurezko yainko bat maitheki etxean:

    Yainko gor diren hetarik

    Beharri-dun direlarik.

    Pagano harrek halere

Hanitz haren baithan bazuen sinhetsten.

    Deusik etzen haren-ganik

    Esperatzen ez zuenik;

    Gostatzen zitzaion ere

    Betze laur bezanbat aise.

    Harentzat botu, ofrendak

    Eta sakrifizoak,

    Idi xingolatuzkoak

    Ziren nihon ez zirenak;

    Nihoiz nihon idolarik

Mahaiñ hain nasayk izatu zuenik:

    Debozino horren-gatik

Yabeari deus ez zathorkiolarik,

    Ez zorion, ez ontasun,

    Tresor, edo ondokotasun;

    Yokoan ere ez fortuna,

    Ez faborerik mendrena.

Gehiago oraino, baldiñ bazen nonbait

Tenpest edo harri formatzen nolazpait,

    Segur hartarik partea,

    Eta boltsa gutitzea,

Zurezko Yainkoak bethi zaramala

    Bere pitantza ber-bera.

Azkenekotz bada, koleran sarthuri

Ez billtzeaz nihoiz haren-ganik deusik,

    Athelaga dautzu hartzen;

Idola zathitan ukhaldika ezartzen:

    Eta urrez bethea aurkitzen.

Hari nintzenean on egiten hiri,

Egiñ derautaka, dio, xaiñdez niri

    Konado batenik xoilki?

Hoa! nere egoitzatik yalgi hadi bertan;

Billha-zkik oraitik omaiak bertzetan:

    Izan behar haiz segurki

Yende torpe, groser, tonto hek iduri

Athera zoiñtarik ez baidaite deusik

    Makillaren bidez baizik.

Zenbat baihindudan nik bethetzenago,

Hanbat naduzkaken eskuak hutsago:

    Xaindatzea tonuz

    Egiñ diat buruz.

 

aurrekoa hurrengoa