www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

PEISANTA ETA SUGEA

 

    Baserritar batez Esopek derraiku,

    Neguko egun batez baitzen atheratu

          Etxeko ingurutara

          Itzuli bat egitera;

          Betan ikhusi zuela

          Elhur gaiñean zatzala

          Suge bat hilla bezala:

          Hotzak arras pasatua,

          Yelatua, gogortua,

          Sentimenduz gabetua,

          Hilltzeko meneratua.

    Peisantak hartzen du badarama etxera,

          Su ondoan hedatzera;

          Ekharri gabe gogora

          Berari fabore horren

          Zer pagu kathorkioken.

    Berotzen du kontuz eta phitz-arazten.

Eztu haiñ laster bestiak senti berotasuna,

Non baidathorko gibelat arima zoakona:

          Harekin kolera miña.

    Ezarian hor du altxatzen burua;

    Egiten betbetan ohitu xistua.

    Ondoan orputza pleguka billdurik,

          Abiaduran yarririk;

    Yauzi nahi zaio on-egilleari;

          Salbatu duen aitari

          Ay! haizen eskergabea,

          Hill behar haiz, infamea!

    Peisantak diotzo furian sarthua.

    Pagu hau neretzat haukan gardatua?

          Eta harturik haiotza,

          Trenkatzen dio gorphutza.

    Eta haiotz-kolpe bertze bat emanik,

    Hirur egiten tu suge batetarik;

    Separaturik tronkoa buru buztanetarik.

    Yauzika hari da hirur zathietan,

    Nahiz hau elkharri, yntatu berritan:

    Baiña finatzen da, eforta alferretan.

 

    Eder da izaitera karitate egille;

          Baderraiku christok ere:

          Izaitea dela hobe

          Hartzaille baiñon emaille.

          Baiña, noiz, nola eta nori?

          Pontu gaitzena da hori.

    Ezen laur alferrer, egiñ dena baiño

Pobre on bti egiñ dena, hagitz da hobeago

          Hemengo eta zerurako.

Eskergabeari aldiz, hark merezi zortea,

Falta ez dakioke nihoiz, fiñ gaitzto egitea.

 

aurrekoa hurrengoa