LEHOIÑA, XIMINOA ETA BI ASTOAK
Lehoiñak bere erresuman,
Nahiz baitezpada gobernu ona eman,
Nahi izan zuen zuhurki
Moral puska bat ikhasi.
Hortarako beraz ordena eman zuen
Guxian deith-ziozaten
Gaztelura ximinoa
Nausi pare gabekoa:
Animaleetan dotor ospatua,
Zelakotz batxiller yadan pasatua.
Yaun errientaren lehen lektioa
Izatu zen hulakoa:
Monarka handia, printze
Guziek nahi baituzte
Ikhusi bere estatuak
Zuhurki gobernatuak,
Bihotzean behar dute
Garriatu bethiere
Barnenik sentitzekoa
On komunaren zeloa.
Eta egin ezeztatzerat
Bertze sentimendutto bat,
Orok dakiten bezala
Amodio propiala
Bethitik deithatzen dena:
Ezen gauza da klarena
Kasik xoilki dela hura
Animalia guzien
Artean ikhusten diren
Defauten aita eta autora.
Baiña zure ganik sentimendu hori
Athera dadiñ osoki,
Ezta xede haiñ ariña,
Ez egun bateko lana:
Guti ere ezta segurki
Yabaltzea aphur bat amodio hori.
Zure maiestateak, bide hortaz ezen
Eztu nihoiz onhetsiren
Deusik hirrigarri denik,
Edo zuzen kontrakorik.
Errege baderro hemen:
Baten eta bertzearen
Etsenplu zenbait indatzik.
Dotorak baderro phozik:
Bai yauna, mota orotarik,
Eta hasten naiz guretik.
Estatu bakotxa bere begietan
Dago estimu handitan:
Bertzeak dauzka aldiz den iñorantenak,
Funtsik batere ez dutenak:
Eta bertze asko holako
Erraten diren aisesko.
Amodio propialak
Kontrara, bere kideak
Ahal bezain gora daramatza bethi
Hek goratuz bera baidioa goiti.
Orai arte erranetarik
Ausarki yuiatzen dut nik,
Beher huntan talendua
Dela grimasa purua;
Banderiza, edo halako
Nork bere burua balia-razteko
Dukeien antze artetsua:
Iñorantez bethi yakiñtsuez baiño
Hobeki pratikatua.
Aitziñ hortan behiñ, arrastoa segi,
Banindarraioten asto bi ederrei,
Zoiñak, zoiñ gehiagoka
Hari baitziren xaiñdezka
Batek bertzea intsentsatzen,
Nola bethi baita usatzen.
Bata aditu nuen zerrola anaiari:
Etzaitzuia, yauna, iduri
Gizona, animale haiñ perfet den hori,
Dela inyustu eta gaizo segur ongi?
Gure izen noblea gaizki darabillku,
Net profanatzen derauku;
Astoa ezen deithatzen du
Yende yakintsu eztena
Gaizo eta pobre izpirituz dena:
Bertze hitzkuntza bat ere
Usatzen du gaizki maizegi halere:
Guk dugun miñtzoa baieta hirria,
Haren oldez dire orho izigarri.
Istorio ederra, pardi!
Badagokote bai segur gizoneri
Gu baiño hobeak daiten izan nahi!
Nork ez egiñ hortaz hirri?
Ez, ez, mintzatzea zuri dohakizu:
Heien oradorer egotea mutu:
Hauk dire egiazko marruma egilleak:
Baiña begotz apart holako yendeak.
Konprenitzen nauzu,
Baita nik ere zu.
Aski bedi; bego hortan.
Eta zure kantaz den bezanbatean
Zoiñak haiñ goxoki beharri guziak
Baitauzka kilikatuak,
Filomena egiaz ezta aprendiz baizik
Zure aldean ezarririk
Lambert bera xitzen duzu.
Bertze astoak bihurtzen du:
Yauna, zu-baithan nik, duen bide egiak,
Admiratzen ditut kalitate berak.
Ez kontent oraiño nere astoak beraz
Horla elkhar pherekatzeaz,
Goan ziren hirietara
Itzuli bana emaitera:
Bakotxak uste zuela
Kolpe ona egiñ zezakela
Okasione orotan
Bere anaiak laudatzean
Hek goratuz, bera goiti
Zohakelakoan bethi.
Horla direnean ikhusten gaizo bi
Intsentsu ahurka emaiten elkharri
Yendek ohi dute erraten:
Horra bi asto, hatz elkharri egiten.
Zuhur, heier dena begira trikatzen,
Hirriz ohi da lehertzen.
Baderrat bada orai naski gehiago
Erran behar nuken baiño.
Zure maiestateak uste dut hargatik
Nahiko ez dautala horren gatik gaitzik.
Berak desiratu zuen,
Ikhastea ahal bazaiten,
Hortako etsenplu zenbait ekharririk,
Eta guzien gaiñetik,
Amodio propialak
Nola zituen yendeak
Lilluraturik tristeki,
Egiten haiñ hirigarri.
Inyustuak bere xaindea baduke:
Asti gehiago hunek nahi luke.
Pontu hau tratatu hark othe zuenez
Orai arte nago ni eziñ yakiñez.
Gure dotora hargatik,
Nere arabera segurik,
Etzaiteken aski xoro
Orduan ez pentsatzeko
Halako eskolier bati,
Errege deithatuari,
Sobra etzela fidatzeko.
Bazakiken, zen madrea,
Orok ongi dakitena,
Printzer egia erratea
Eztela gauza errexena.
|