www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ARRATOIÑA ETA ELEFANTA

 

Frantsesek geure buruak daduzkagu net handi,

Egun guziek ikhusten den gauza bat da hori:

          Aire inportant bat da hartzen,

          Eta ezta gaizo bat baizen.

    Hau da bereziki Frantziako gaitza:

    Banitate ergela da gure primeza,

    Espaiñolak haidor dire duda gabe;

          Baiña bertzela bedere.

Heien urguillua niri diduritzait, hitz batez,

Erhoago hagitz, baiña ez haiñ gaizo haiñitzez.

          Emakegun gurearen

          Itxura zenbait bederen.

 

Ttipienetarikako arratoiñ bat zegola,

Handienetarikako elefant bati beira:

Estai haltoko abre hunen ibill-aira torpeaz,

Laur patta ariñen gaiñetik trufatzen zen hura arras.

Bertzea bazoan bakhan eskipaia handian;

Hirur alasetako abre largoaren soiñean,

    Printzesa turko bat hagitz famatua,

    Bere etxadia oro berekiñ hartua

          Gathua, ora, ximinoa,

          Perroketa, baita atsoa;

    Pelegriñ zioan beilla konplitzera;

    Turkoa pendi da romerietara.

          Arratoiña estonitzen zen,

          Yendeak nola zaudezen,

Fabrika moldegaitz haren bultoaren miretsten:

Guti edo haiñitz nonbait idukitzeak toki,

Balemake bezala iñoiz arabera merezi.

    Baiñan, o gizonak, dio, zer duzue

    Bada horren baithan miretsten hoiñbertze?

    Haur-espantagaillu gorphutz larri hori?

    Egia derradan, duzue aski guti.

    Garen ttikien guk guhaur gutiago

    Batere ez daukagu elefanta baiño.

          Aboro ere erranen zuen;

Baiña gathua orduantxe kaiolatik illki zen:

Eta gaiñera yauzirik erakutsi zioen

Arratoiña eta elefanta ez direla igualatzen.

 

aurrekoa hurrengoa