www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

TRESOR GORDETZAILLEA
ETA BERE KONFIDENTA

 

Sos xikitatzaiolle tratulari batek

Billdu zuen diru haiñ bertze, non harrek

    Ya non gorde ez baitzakien:

    Abarizia nola den

Inorantziaren aizpa eta laguna;

    Hark zuen gure gizona

    Griña handian ezartzen,

Bere sosak nori fida ziotzaken:

Nonbait seguratu nahi baitzituen.

    Eta arrazoiña hau zuen:

    Gauza da hagitz tentosa;

Baldiñ nere etxean hek iduk banetza,

Nere ontasunaren laster ebatstaille

    Nihaur billhaka ninteke.

Zerorren ohoiñ! zer! beretik hartzea

    Izan daiteke ebatstea?

Adiskide, zaitak net urrikalgarri

    Enganio handi hori

Nahi deraiat nik orai irakatsi,

Eztuela urreak nihoiz baliorik

Batetik bertzera dabillala baizik:

Bertzenakz, ez on bat, baiña gaitz bat dela.

Ala nahiago duk gardatu hura,

    Urthe eta egun hetarako

    Zoiñetan deusetarako

    Ez baitzaik baliatuko?

Billtzerako hartu behar den nekheak,

    Eta goardatzeko griñak,

    Khentzen zaiek urreari,

Haiñ baitezpadako didurienari,

    Bere prezio guzia.

Bere buruari lan horren antsia

    Lanyer gabe khentzerako,

Erreki zituzken hark ediren asko

    Yende segur hortarako:

Nahiago izan zen lurrari fidatu;

Eta hortarako konfident bat hartu:

    Hunek bozki laguntzen du.

    Enterratzera badoaz

    Tresora lurpean beraz.

Iragan denean aphur bat denbora,

    Giza badioa hara

    Bere urrea ikhustera:

Baina eztu kausitzen ohatzea baizik.

Bere konfidanta legez suspixturik,

    Erratera badoako:

    Prest zaude, manex, biharko;

    Bertze zenbait sos oraiño,

    Baditut han ezartzeko.

    Konfidanta berehala

    Badoa toki hartara

Ebatsi dirua haratz itzultzera:

    Zeukala ordutik gogoa,

    Lehengoa eta oraikoa

    Goratzeko meta osoa.

    Baiña oraikoan hargatik

Bertzea izatu baitzen abillenik:

Guzia baitzuen eraman etxera,

Deliberatua han idukitzera,

    Eta hartaz gozatzera.

    Ez aboro metatzerik,

    Gutiago enterratzerik

    Egon zen larroin gaizoa

    Ez edirenik magoa,

    Net illundua bekhoa.

 

    Eta erakutsten daukula

    Gauza bat haiñ gaitza eztela,

    Batzutan trunpatzaillea

    Bere saretan hartzea.

 

aurrekoa hurrengoa