www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

HERBIA ETA APOARMATUA

 

          Apoarmatuak behiñ,

          Herbi zangokariari,

          Zoiñek lasterrago kurri,

          Desfio zion egin.

Yokatzen dautzut, diotzo, nahi duzun bezanbat,

Zu bezain laster naizela heltzen gaiñtto hartarat.

Herbiak derro, arreba, burutik egiñ zaitzu,

Sangria baten beharra nere ustez badukezu:

Zoiñ lehenka zuk niri! —Bai, oraiño hartan nago;

Goazen bada, dio, horla nahi duzunaz gero.

          Hek zer zuten pariatu

          Eta yuietzat nor hartu:

          Ez dakhar istorioak,

          Guti inporta du gauzak.

Herbi ariñak heltzeko aski zuzken laur yauzi,

Nolako behar orduan hark egiten baidaki.

Noizeta ora huiatuez luzaro segitua,

Urrun baitu utzten gibela heien oste unhatua.

Gure burxoroa beraz, baduelakotz asti,

Beha aireari badabill, han alha, hemen yauzi.

Bertzea aldiz partitzen da matrona bat iduri,

Urri daramatza urhatsak, baiña badoa bethi.

Bide-erdian duen arren yadan hunek pasatu;

Koxko-ariñek eztu nahi oraiñon abiatu:

Haiñ aise irabazteaz baita yauna nardatzen;

Parioaz bertzetan da hura oraiño dostatzen.

Ohartu denean noizbait bertzea hurbill dela;

Eta heltzeko laur urhats apenaz dituela:

Herresaka lantzatzen da fletxa ariñaren pare,

Baiña brinko eta yauziak orduan alfer dire.

Urhats-urrik bethi ganez aitzindu du panttupan.

Deskantsatzen dagolarik, baderro ere musikan:

          Oh! zangokari handia!

          Zuk ere utz niri garaia?

          Zer zen beraz gerthatuko

          Ukhan bazindu bidean,

          Nik bezala bizkarrean,

          Etxe bat garraiatzeko?

          Herbi xoro haren pare

          Gaztetan asko badire:

Izpirituz eta eskolaz orratuak baitire,

Dosteta eta ergelkeriez baizen ez dakusate.

Berant hasirik ere ustez dutela hek egiñen,

Bertzek goiz hasirik ere nekhez dutena egiten.

Bere adiñik ederrena dutenean gastatu,

Lothzen dire urthe galduak nahiz erreparatu:

Baiña ikhusten dute laster, munduan omen ona,

Prenda orotarik eztela gutien beharrena.

 

aurrekoa hurrengoa