www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

AMIAMOKOA ETA ARRAINAK

 

          Amiamoko lepo-luz,

          Moko-luz eta zangar luz,

          Bere bekillen gaiñean

          Noizbait norapait zioan,

          Norat ez daukat gogoan.

Ibai baten hegitik pentsaketa zoala,

Urean ikhusten ditu dosteta zebilltzala,

Izokintxo eta platuxa aingira eta amorroñak:

Mokoaren azpiraiño dathorzkio xoroak.

Hola! dio, maitheñoak, alegera girade?

Hobe duzue hargatik ez naizen orai gose:

Oren bat gora-behera berriz naiz pasatuko,

Orduan zuen dostetak ditutzue ahantziko.

Hori zerrala maistroa zen abrerat iragan.

Ay! zer asea sarrixe hark berekin zerasan,

Egin beharko dudan nik, naizenean gosetu!

Oren erdi bat apenaz zen oraiño pasatu;

Gormant handia badathor leheneko tokira

Goseak yadan baitio kilikatzen zintzurra:

Baiña arraiñ gordoak ziren bertzetara gan handik;

Ez dathorko bistara bi platutxa mehar baizik.

Bah! bah! dio, bextela hauk: hau ezta nere plata;

Arraiñ xirtxill hori bethi, erientzat utzten da.

Hortarik yan baiño lehen, dezagun iguriki,

Zenbait gordoago oraiño ethorriko da naski.

Badago: baina gordorik ezta ageri batere:

Azkenean xarbo zenbait hurbilltzen da halere.

Zer ahotara neretzat ni amiamokoa!

Hoiñ gutirentzat eztut nik idekitzen mokoa.

Badago oraiño ere, baiña gosea ez duke sofri,

Hamikatua azkenean partitzen da tristeki.

Doalarik, bide-erdian bare bat du topatzen,

Dena ere on, derralarik, mokoarekin billtzen:

Hatsgorapen bat bota eta, bertzela ezin egiña,

Haiñ gogotik iretseten, du, balitz nola izokiña.

 

          Yendetan asko badire

          Animale haren pare:

          Egun asea badute,

          Biharraz antsia ez dute.

          Denean daigie, bon bon,

          Aldiz ez denean, egon.

          Batzuek dute utzten ona,

          Beharrez hobea dena:

          Biak galtzen ohi tuzte,

          Nola merezi baitute.

Eta mandotik kotxera zirenak igan nahi,

Mizago mandotik haiñak astora dire yautsi:

Urus ez badire oraino beherago erori.

    Parada ona noizbait agertu deneko

    Illetarik betan laster loth zakizko:

    Ezen itzurtzera zuk utzten baduzu

    Ondotik ez duzu zeren abiatu;

    Ez egon haren aiduru.

 

aurrekoa hurrengoa