www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

LISTORRAK ETA ERLEAK

 

    Ofizialea zoiñ den,

    Obrak dauku erakhusten.

Ezti-breska zenbait, utziak debalde,

    Bazauden yaberik gabe.

    Ethorririk listor batzu,

    Nahi izan zuzten beretu.

    Erlek egiñ zuten kontra:

Eraman izan zen gauza yuietara:

    Hartu zen ere yuietzat

    Hartako zen listafin bat.

Yuiatzea gauza etzen errex hanbat.

    Baziren bai lekhukoak

    Haltoki bazerratenak,

    Ikhusi zirela airetan

Ibiltzen luzaro, bresken ingurutan,

    Halako animale batzu

    Hegaldu, ta burrunbatsu,

Luzesko gorphutzez, kolorez ubelak,

    Erleak ziduritenak.

    Baiña zer! listorrer ere

    Marka hauk badozkote.

    Arrazoiñ horietara,

    Gure listafiñ lamera

Atrebitzen ezta deliberatzera.

Eta nahiz ukhan argi gehiago

Ankesta berri bat behar dela dio.

    Deitzen dute lekhukotzat

    Xinaurrieria oso bat.

    Baiña pontua halere

    Argitzen ezta batere.

Orduan, yendeak, hauk oro zertako?

    Erle zuhur batek dio.

Sei illabete ya baduke nonbait han,

Gauza ezin yuiatuz dagola dilindan.

    Ikhus-azue garela

    Hastean bezain gibela.

    Horla doala denbora

    Eztia doa galtzera;

    Yuieak, klaro errateko,

    Ordu luke khexatzeko.

    Ala, oraindik ez othe du,

    Aski hartza milikatu?

Hanbat ankesta eta palabria gabe,

    Pondu hau trenka daiteke.

Lanean loth gaiten, gu gure partetik,

    Eta listorrak beretik.

    Horla da ageriko ezen,

    Zoinek dakiten egiten

    Yusa haiñ gozo batekin,

    Breskak hanbat antzerekiñ.

    Desafio horlakoa

Etzaiten listorrer izan gustukoa.

Eta errefusatuz, erakutsi zuten

Antze horlakotik hek zoiñ urrun zauden.

    Eta erleen faboretan

    Yuiamendua zen eman.

 

    Hauzi guziak oxala

Balire yuiatzen fablean bezala!

    Eta kausa orotan segi

    Turkoen moda baledi

    Ez laite bertze kodarik

    Zentzu naturala baizik:

Ez eta haiñbertzen gastatu beharrik.

Baiañ orai gaituzte biphiltzen, iresten,

    Luzamenez arruinatzen.

    Fiñean, hanbat da egiten,

Non ostria bethi baita yuiearen,

    Koskoak xoilki partiden.

 

aurrekoa hurrengoa