www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ASTOA IHIZIAN

 

Eyhara bateko astoa

Kaskoz baitzen harroskoa,

Bere lagunak utzirik,

Lehoiñ larruz bestiturik,

Goan zen behiñ ihizira

Buruaren arintzera.

Bazabillan fanfarruna

Arras iduri lehoina;

Ikhusten zuten orduko

Lehoin hain tailla ederreko;

Laur atzetako yendeak

Ikhara handiz betheak

Ihes zoazin guziak.

Ongi zoakon afera

Libertitzen zen gogara.

Baina eiharako mutilla,

Illkia zen haren billha,

Berekin ber makilla.

Ikhusten duen pontutik

Ezagutzen du urrundik,

Bi beharri puntetarik.

Helas! gorde eziñ zituen

Luzexkoak baitzituen.

Eta bastoi ukhaldik a

Darama abrean laurenka.

Eihara-aldera maska.

Harrituak oro zauden

Gizon hau nola hari zen,

Eiharara Lehoi billtzen.

 

Horla andre batzuek ere

Ihizira illkitzen dire;

Bertzen arropak soiñean,

Arranyu ederrenean,

Ez dutela falta deusik,

Barneneko linya baizik.

Baiña ardietsten ez dute,

Later ezagun baitire:

Nola astoa beharritik,

Hek bertze zerbaitetarik:

Eta illki ziren bezala

Ongi nahiak bertzela

Doaz zoin bere etxetara.

Zarpill utzien hartzera.

 

aurrekoa hurrengoa