www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

EGURGILLEA ETA OYHANA

 

Egurgille batek, zukeien bakharra,

Galdu zuen behi haizkora giderra,

    Edo hautsi behar bada:

    Guti du gauzak inporta.

    Ordaiña egiñ baiño lehen,

    Ephe aphur bat iragan zen;

    Eta oyhana oso zagoen.

Azkenean gizak humill du othoitzten

    Haritz adar bakhar baten

    Utz dezan arren hartzerat

Egiteko ber harmari gider bat.

    Goanen zela bertzetara

    Bere ogia irabaztera:

    Eta utziko zituela

    Xutik, zaudezen bezala,

Ametz eder eta haritz hek guziak;

    Zoiñen adiña eta xarmak

Baitziren guziez errespetatuak.

Bada oyhan laiñoak hartzerat utzten du:

    Baiña izatu zuen dolu.

Egiñ dioneko bere haizkorari

    Giza txarrak gider berri.

Hasten da ebakitzen on-egilleari,

    Adar tuzken ederrenak:

Husu dire aditzen haren plaiñu miñak.

    Bere emaitza bera zaio

    Billhakatzen suplizio.

 

    Hola-holako da treiña

    Munduan ikhusten dena.

Ongi egiñaz ezta baliatzen ohi

Baizen laido egiteko on-egilleari:

Hortaz mintzatzeaz unhatua naiz ni.

    Baiña yazar dakioten

    Itzal goxo bat dematen

    Zuhaitz maithe batzueri!

Barbaria hortaz nor ez laite pleiñi?

Helas! debalde naiz oyhuka hariko,

    Guziak unhatzeraiño:

    Eskergabe izigarrika

    Eta moldegaitzkeriak

    Ez dirade gutiago

    Izanen bethi modako.

 

aurrekoa hurrengoa