www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

URZOA ETA XINHAURRIA

 

Orai dakhart nik agiñdu bigarren etsenplua,

Animale ttipiago batzutarik hartua:

          Xirripa baten hegian,

          Urzo bat bere egarrian,

          Edaten hari zelarik:

          Erortzen zaio nonbaitik,

          Xinaurri bat aitziñera:

          Ithotzera zoan hura;

          Ez baita omen xinhaurria

          Igerikari handia:

          Urzoak urrikaldurik,

          Lasto-izpi bat atzemanik,

          Dio botatzen alderat:

          Fitsat xinaurriarentzat

          Iduri zuen irla bat.

          Iganik laster hartara,

          Arribatzen da hegira.

Ordu hartan han zabillan eskopeta batekin,

Hauzoko mutill bat zenbait katura nahiz egiñ:

Oiñhuts eta buru-arras herresaka yalgia,

Billdu zuken hark nolazpait afaitako yakia.

Duenekotz ur-hegian urzo laiñoa ikhusi,

Ah! friko arratsekoa nik, dio, badiat eiki.

Eta miran hartua ya daramala hiltzera,

Xinaurriak ausikitzen miñki dio ondagora;

Uztarko bat eman eta gibela du behatzen,

Baiña oharturik urzoa hegalez da yokatzen.

Mutillaren afaria hegal berek goan zuten.

Xinaurriak ere zorra horla pagatu zuen.

Goarda zaite arbuiatzetik aphalez nihor ere:

Ezen egun aphal dena bihar gora daiteke:

Aldiz gaur goiean dena biharkotz eror ere.

Baiña mundu huntan ezta deus arbuiatzekorik,

Khristauentzat, gaitzkia eta bizio tzarra baizik.

 

aurrekoa hurrengoa