www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

BURDIÑEZKO ELTZEA
ETA LURREZKOA

 

    Burdiñezko eltzeak lurrezko eltzeari,

    Erran zion, goazen biak bidaiari:

    Eskusatu zen hau: zerralarik ezen

    Hobe zitzaiola hagitz iduritzen,

    Sukhalde xokoa gaordatzea bethi:

    Ezen lukenekotz ber tokia utzi,

    Gauzarik mendrena lizatekela aski

          Haren kolpatzeko,

    Baita ehun zathitan bertan ezartzeko.

    Aldiz zuk, diotzo, larrua ez baituzu

    Hagitzez nere bezaiñ delikatu:

    Beldurtzeko estuzu holako deus ere,

    Eta nora nahi zu bazoazke aise.

    Burdiñezko eltzeak ihardetsten dio,

    Lauier gerizean zaitut idukiko.

    Gogorxko zerbaitek yotzeko menean,

          Zu kausi zaitezkenean:

    Kolpea hartzetik zu begiratzeko,

          Artetik naiz pasatuko.

    Eskaiñtza eder horrek dio emaiten gogo;

    Burdiñezko aizpa ere aldera dathorko:

    Eta bi presunak hirurna zangotan,

    Badoaz maiñguka daigiketen gisan.

    Harrixkorik baldin topatzen badute,

    Bata bertzeari yoka hari dire

    Lurrezko eltzeak haiñ patitzen zuen,

    Non hola ehun urhats egiñ baiño, lehen,

    Konpaiak baitzuen puketan ezarri:

    Baiñan ez zaiteken zorte hortaz pleiñi.

 

Alde-bat xuhur baduzu, zure herrunkan zaude

Handiago direnekin, ez zaitezela kide:

Non ez, lurrezko eltzearen, zortea daite zure.

 

aurrekoa hurrengoa