www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

DIRU-KOIA TRESORA GALDURIK

 

          Zertako daite tresora,

          Badago baldi alferra?

          Bakharrik zurea dena,

          Da zerbitzatzen zaitzuna.

Nahi nuke yakiñ beraz hanbat yende zoroek,

Urre, zillarrak metatzen bethi hari direnek,

          Zer duketen gehiago

          Bertzen gizon batek baiño?

Erromesena hek bezaiñ aberats dago obian,

Eta hura bezain pobre bizi dire gaiñ huntan.

Dizu-zale bat Esopok hemen dakhar etsenplu,

Zoiñek gauza net gustoski senti-arazten baitu:

Bere izanez gozatzeko harrek bazidurien,

Birden bizi bat oraiño zuela igurikitzen:

          Zuen urrea etzen haren,

          Bera bai zen urrearen.

Haren gozo bakharra zen bere diru maithea,

Gau, egun, ordu guziez gogoan ibilltzea:

          Eta hartarik hartzea,

          Sakrelio idukitzea.

Zioan edo zathorren, edan edo yan zezan,

Harentzat ustekabea ongi behar zen izan.

Baldin hark bazakharren gogoan fitsatua,

Haren dirua lurpean gordea zen lekhua.

Hainbertze tornu hark toki hartara egiñ zituen,

Non lezoiñgille bat hortaz noizbait ohartu baitzen:

          Eta asmaturik yokoa

          Miratu zuen zilhoa;

          Eraman han zen dirua

          Eta iduki sekretua.

Gure zikoitza zenean geroago haratu,

Diruaren ohatzea zuen xoilki aurkitu.

          Gaizoa eman zen nigarrez,

          Auhen eta deiadarrez:

          Eziñ zaiteken konsola.

          Horla desolan dagola,

Norbaitek galdetzen dio zerk duen hortaratu?

—Ene tresora baidautet, diotza, niri hartu.

Zure tresora non bada? —Lauza horren hegian

—Zer hoiñ urrun ezartzeko gerla dea herrian?

Ez zinduen bada hobe idukitzea etxean

          Giltza segur baten pean?

Behar ordu guzietan orduan zuk han aise

Hartu zindukeien bethi hartarik lanyer gabe.

Bethi! diotza, ay zerua! hori ere badugu?

Doan bezaiñ aise naski dirua dathorkigu?

          Nihoiz unkitzen ez nuen.

          Orduan, bertzeak, arren

          Zer diabrutako zinduen?

          Haren tokian emazu,

          Harri bat nahi baduzu;

          Haiñ baliaturen zaitzu.

 

aurrekoa hurrengoa