www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

LEHOIÑA ZAHARTUA

 

    Urthez eziñdua zagoen lehoiña

    Oyhanak aspaldi ikharan zauzkana:

    Eta orai galdua balore iragana.

    Azpikoek beraz atakatu zuten,

    Hura ezintzean hek hazkartu baitziren.

    Ostiko batez du yotzen zamariak,

    Adar-ukhaldika sistatzen idiak,

    Otsoak ez daizka guphide ausikiak.

    Lehoiñ malurusak, ezindua, triste,

    Orho illhun bat egiñ apenaz dezake:

    Bere zorteari sumetitzen zaio;

    Pleiñta alferrik ere batere ez dario.

    Baiña ikhsuten du bai dagoen lekhura,

    Badathorkiola are astoa bera:

    Ay! ay! hau diotzo, zaitak soberaxe:

    Prest nindagoken bai hilltzera hementxe:

    Baiña hire-ganik laido nik hartzea,

          Bietan zaitak hilltzea.

 

Gazte, sendo, handi denak herbal eta ttipia,

Munduan ohi dauka deus, gutitzat idukia:

          Tontokeria handia!

Ezen ardura ikhusten da, puxantena bebetan,

Guzien meneko egiña plaiñu eta auhenetan:

Eta asto sendoak duke, balio gehiago

          Lehoiñ eri denak baiño.

 

aurrekoa hurrengoa