www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

LEHOIÑA ETA ULIA

 

          Hail! marmotxa ez deusa!

          Lurraren korotza!

    Zerron lehoiñak haidorki

    Egun batez ulitxari.

Hunek! zioela gerla deklaratzen,

Uste duka, derro, nauela lotsatzen

    Edo batere antsiatzen

    Hire errege-tituloak?

    Hi baiño puxantagoak

    Dituk indarrez idiak:

    Eta hauk bazarabilzkat

    Nik nahi dudan alderat.

    Erran dueneko hori,

Gerlari bera, eta bere trunpetari,

    Guduaren seiña yorik,

    Eta aphur bat urrundurik,

    Abiaduran sarthurik,

    Lehoiñari badoako;

Buru-gibelean ausikiz datxako.

Gure monarka da yartzen berehala

    Erhoa diduriela;

    Arrapoa ezpaiñetarik,

    Inharrak begietarik

    Phernesian darizkola:

Hunen orotara, inguru guzian,

    Oro sarthuak ikharan,

    Gordetzen dire kuxian.

    Eta hots handi hau dena

    Da lana ulitxa batena.

Uli-muki batek haiñ du tormentatzen,

    Ehun tokitan sistatzen,

    Orai bizkar-hezurrean,

    Handik bustan inguruan,

    Gero fite muturrean;

    Azkenean sartzen zaio

    Sudurraren zolaraiño.

Errabia ordutik gaiñdiz badoako:

    Etsai eziñ ikhusia,

    Eramanik biktoria,

    Hirriz badago hazia.

Ikhustearekin abre bentzutua

    Errabiak zoratua,

    Bere hortz eta atzaparrez

    Segur ez hala ohituez,

    Bere azala sakaillatzen,

    Parte orotan odolztatzen:

    Buztana ere badabillka,

    Bi sahetsetan aldizka,

    Airea alferretan yoka:

    Eta bere guduetan,

    Haiñ da hebaiñdu fiñean,

    Non, akitua, ahitua,

Muturraz lurrean baidago ezindua.

Mormotxak utzi du glorios gudua.

Yo zuen bezala gonbataren seiña,

Yotzen du halaber biktoriarena.

    Badoa alde orotara

    Berria publikatzera:

    Eta baturik bidean

    Marmalo bat enboskadan,

    Hunen saren traidorean

    Finatzen da ordu gaitzean.

 

Bada hemen guri zer zaiku agertzen?

    Bi gauza hautxek bederen:

    Bata, etsai lanyerosenak

    Direla maiz ttipienak.

Bertzea aldiz, lanyer handienetarik

    Uruski dena atheratzen,

    Maiz afera txar batetik

    Eziñ yalgiz dela galtzen.

Ibai iraganik, xirripan ithotzen.

 

aurrekoa hurrengoa