www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

IGELA IDIAREN BERDIN EGIN NAHI

 

Igel bat zegoen behiñ idi bati begira,

Miretsten baitzuen hagitz hark zuen tailla ederra.

Hauxe da hau kreatura galant eta yoria!

Eta arrotzea bezain ni laburraeta ttikia.

Beha zadazu, aizpa, ongi, naiz entseatu nahi,

Nolazpait naiteken egiñ abre hau bezaiñ handi.

Ezen egia errateko yelosiak narama,

Hetsi ahoa eta hor da hasten pherma eta pherma.

Han naiz? —Ez oraiñon: orai? —Orai ere ez oraindik:

Orai hargatik banaite. Urrun zande izaritik:

Azkenean sinple hura hainbertze da phermatzen;

Non bertan hatsak ithorik baitu leher egiten.

 

          Askok ez dute munduan

          Funts gehiago buruan.

          Laborariak nahi du

          Goldea pluman trukatu:

          Eta utzirik kapelua

          Xapelaz gorde burua.

          Neska lanekoak ere

          Dama aditu nahi luke:

          Bazaio estofa eziña,

          Duken bedere fazoiña

          Artekoak nahi luke

          Gorago dena imitatu;

          Beherean denak ere

          Bedere artekora heldu.

          Horla phermatuz sobera

          Etxeak doaz lezera.

          Baiña zuhur izaiteko

          Batbederak izar bezo,

          Ethorkiari tonua

          Eta boltsari gastua.

 

aurrekoa hurrengoa