www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

XIMINOA ETA GATHUA

 

Yakot ximinoak eta Mim gathuak lehen,

Etxe bera, mahaiñ bera eta nausi bera zuten.

Aziñda gaitztagiñezko horra ene ustez pare on bat:

Ausart eta maltzur ziren bat bertzea bezanbat:

          Nihoren beldur etziren,

          Edozeiñ izan zaiteken.

Etxean bazen deus nihoiz eskas edo hasirik,

Akusatzen etzen nihor hauzoko yendetarik:

          Yakot zen ohoiña bethi;

          Eta bere aldetik Mimi,

Saguer baiño erneago zagokion gasnari.

Gure bi frikun maistroak egun batez zaudela,

Erretzen hautspean zauden gaztaiñ batzuer beira:

          Hauien eskamotatzea,

          Hek zioten: zer kolpea!

Madreek ikhusten zuten hor abantaill doblea,

Bere ona lehenik, ea gero bertzen kaltea:

          Yakotet derro Mimirri,

          Bada egun doakik hiri

          Kolpe on baten egitea;

          Hauts-petik atheratzea,

          Bokado gozo horiek:

          Ya ezen dantzatu lituzkek,

          Yaio izan baninduk ni

Gaztai erreak hautsetik atheratzeko egoki.

          Egidak atsegiñ hori?

          Lotzeko ez zuken Mimik

          Othoitzen luze beharrik.

          Erran bezaiñ laster egiñ

          Mimik modu haiñitzekiñ,

          Hdaturik patta surat,

Baztertzen du hautsa aphur bat:

          Eta gibelat erhiak

          Badakhartz beroegiak:

          Gero berriz luzaturik,

          Badakhar gaztaiñ bat sutik;

          Bertze bat hunen ondotik:

          Hirurgarren bat oraiñdik:

          Yakotek ethor ahal

          Badaramatza tripara.

Baiña neskatxa hor dathor: adio nere galaiak,

          Penaz utzirik gaztaiak:

          Handik itzuri gan ziren

          Mimi kontent ez omen zen.

 

Erreboluzionetan horla dire gelditzen,

Fanfarrun barrikadetan, direnak gudukatzen:

Gaizoek egiñ tortilla, baitute abillek yaten.

Populu soberanoa, den ondoan nekhatu,

Menbroez, edo biziaz, denean han puntxatu,

Xarlatanek dutenean, yokoa seguratu;

Oyhuz diotela: biba nazione handia!

Elhe ederrez daienean, eman ferekaldia:

Doble karga bademote, laster abereari,

Eta baldiñ eziñdua, badago hura nagi,

          Merke bastoi ukhaldia:

          Biba populu handia!

 

aurrekoa hurrengoa