www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ORA-EMEA ETA BERE LAGUNA

 

Egiteko umeak ya muga ethorria,

Eta ez yakin non utz karga haiñ yoria:

Ora batek bada haiñ ontsa egin zuen,

Non erakharri hark laguna baitzuen

    Prestatzera bere etxola,

Zoiñtan baitzen gerosarthu berehala.

    Zenbait denbora gan eta,

    Prestatzaillea itzultzen da.

    Ora-amak galdetzen dio

Hamabortz bat egun demotzan aboro.

    Umeak ez zabillzkoken,

    Zerran, hagitz nekhez baizen.

    Beraz ardietsi zuen,

Birden tremio hau iragan deneko,

Berriz galdetzera hura badathorko,

    Bere etxea, bere gela,

    Ohea, ziren bezala.

Oraikoan amak hortzak agerturik

    Baderro fier barnetik:

Nere troparekiñ illkitzera nago,

Baldinzu bazaen gai ni kasatzeko.

Haurrak ya zituen egiñak gothorsko.

 

    Tzarrer emanikakoa

    Bethi da urrikitzekoa,

Non ez dadukazun xedean Yainkoa.

Billtzeko hetarik, zaiena prestatu,

Maiz ukhalditara, behar da pasatu:

Behar da eman hauzi, behar egin gudu.

Utz-atzu etxean, esku bat hartzerat

Laster dute berek, hartuko bertze bat.

 

aurrekoa hurrengoa