www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ORA AHOKOA ITZALARENTZAT
LARGATZEN DUENA

 

          Munduan gauza batzuen

          Itzalari darraizkonen,

          Haiñ da handia nonbrea,

          Non gaitz baita kondatzea.

Ziñbitakotan komun da gaizokeria hori:

Utzirik funtsezko gauza lotzea airekoari.

Baiña luar atzetakotan guziz da estonigarri.

Bedariak hala bada Lafontenek derrana,

Haukietan ere osoki guza ezta ezin-izana.

          Ora bat, dio, zoala

    Haragi zathi bat ahoan zeukala,

          Ibai baten bazterrean:

          Ikhusi zuen urean

          Haragiaren itzala:

          Hau ere behar zuela,

          Yauzten da laster urera,

          Ikhusia atzematera:

          Baiña ahokoa du galtzen

          Urekoa aldiz ez hartzen.

          Betan urak handiturik

          Ho ordean ibillirik,

          Nekhez zen heldu hegira,

          Haiñ gaizoki hark utzira.

    Eta gelditu zen ahalkeaz gaiñdi,

    Ez zadukalarik, ez itzal, ez zathi.

 

    Berriz ere diot, gauza zait handia,

    Orak larga dezan ahoko zathia

    Harria non ez den, eta ez haragia.

 

aurrekoa hurrengoa