www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

KARROA ETA ULIA

 

    Patar haretsu batean,

    Ekhiaren khalda-pean,

    Karro bat behin zioan,

Zahar, andere eta frailez kargatua,

Sei zaldi hazkarrez nekhez tiratua.

Barneko yendeak oro yautsi ziren:

Ukho egitera ya zaldiak zoazen,

    Hats-hauntuak, eziñduak,

    Izerdiz bokatatuak.

Badathor uli bat dena aferatua,

Gan-arazi nahiz karro gelditua.

Badoakote abrer aldera burrunbaz,

Animatu-nahiz hauk bere abarrotsaz.

Husu badabilla hegaztin hattea,

    Ausik bat, gero bertzea.

Ikhustearekin karroa doala,

    Aira uste du hark demola.

Yartzera badoa timoiñ muturrean,

    Gero gutien ustean,

Eragillearen sudurraren puntan.

    Mekanika doanean,

    Yendea ere treiña onean,

    Hegaztiñ antsiatua,

    Bere eginduraz hartua,

    Sartzen da banitatean.

Hara huna dabill nihon ez dagoke;

    Yeneral on baten pare,

Zoiña, bere osteak kuraieztatzeko,

Eta biktoria laster beretzeko,

Herrunkaz-herrunka khexo bailabilke

Herstura publiko hartan gure ulia

Pleiñi da bakharrik oroz dela utzia;

Haren bizkar ere dela artha guzia;

    Nehor eztela orotarik

Zaldiak lagundu nahi dituenik

Uruski yalgiten enpeiñu hartarik.

    Hari zen fraile gaizoa

    Erraten ofizioa:

    Othoitzeko zer aroa!

    Kantuz zagon damatxo bat;

Zentzu koxkoan hark etzukeien hanbat:

Zer tenore hauta musika egiteko!

Gure uli lamera doakote listo,

    Beharri kantaletara

    Bere kantua egitera:

    Eta oraiño egiten ditu

    Asko horlako haur-tretu.

    Haiñitz nekhe iragan eta,

    Kotxea goieratzen da.

    Ha! dio uliak oraintxe,

    Hats handia har daiteke.

    Hanbat egiñ dudanean,

Huna ene yendeak zelhay ederrean.

Hola! zaldi, yaunak, nork bere kontua,

    Dudan nik nere pagua.

 

    Yende artean badire asko

    Uli haren iduriko:

Noiz nahi bertzeren prest eskolatzera

Eta afera orotan sudurra sartzera.

Hastean badkite zer egin behar den,

Ondoan badakite zer egin behar zen.

Bertzeentzat bethi dotor handi dire,

Aldiz beretzat ez xoil aprendiz ere.

Horlakoak etxetik khasatzeko dire.

Bertzen egitekoez hainitz dakusanak,

Gaitzki egiten ohi hark ditu bereak.

 

aurrekoa hurrengoa