www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

«Dies irae, dies illa», euskaras

 

Ira-eguna egun gura,

noiz mundua bota sura,

auts errauts eta ilundura.

 

Egun gura egun andia,

noiz errausturik guzia,

Jaunak inen justizia.

 

O zenbat lotsamentura,

datorrelarik Jaun gura

juzgatzera gu mundura!

 

Tronpetas gu deiturik,

juiziora ilak bizturik,

an guziok bildurik.

 

Arriturik erioa,

ark ila bizirik doa

aditzera juizioa.

 

Agertuko da librua,

non guzia asentatua

den, juzgatzeko mundua.

 

Jueza jarri den orduko,

dena dela da agertuko,

ezta batere altxatuko.

 

Ia bada an nik zer erranen?

Abogatu nor emanen?

Segur nior ez izanen.

 

Errege goren gorena

graziaz salbatzen duena,

salba ni, bainaiz orrena.

 

Eztaiela, Jauna, atzen,

nola zenbat jautsi zen

nigatik, galez naien.

 

Neke penas nau billatu,

berori iles nau libratu;

kostu goi ez malogratu.

 

O Jesus juez obena,

kulpa barka, barka pena,

salba ni bai, ez kondena.

 

Kulpes nago beterik,

penas ta alkes errerik;

Jauna, barka doarik.

 

Orrek Maria absolbitu

zue ta ladrona aditu,

ni konfianzas ornitu.

 

Ez naiz digno ni sines;

berorren onak berez

erre ez naien egin bez.

 

Konta ni ardietatik,

berex antxumeetatik,

para ni eskuietatik.

 

Ez ni galdu galdueki,

in bez grazia nereki,

dei benaza sandueki.

 

Otoi, Jangoiko gizona,

otoi, donoen korona,

eman niri bai fin ona.

 

O egun doloreskoa,

noiz ta gizon lurrekoa,

on izana edo gaixtoa,

 

Bizturik presentatzeko

Jaunari den, juzgatzeko

ta azken itz gura aditzeko:

 

Edo betiko gloriaren,

edo betiko penaren;

ni beti Jaun onaren. Amen.

 

                        (Dona eis requiem. Amen.)

 

aurrekoa hurrengoa