 |
Kristioaren izate, izen, obligazio ta señalea
Kristioa Kristorena
Jangoikoaren grazias,
kuida kuidatu justizias
kunplitzea alako izena.
Zue Kristoren fedea
bataioan profesatu,
ta ala zen an obligatu
guardatzera aren legea.
Gurutze bedeikatua
kristioen señale da;
ontan señalatzen da
Kristo gruzifikatua.
Deitzen dute zeñatzea
irur gurutze formatu,
ta Jangoikoari eskatu
etsaietaik libratzea.
Kopeta, agoa ta petxoak
irur gurutzes armatzen,
gaixtotik ala libratzen
gogoak, itz ta afektoak.
Gurutze bat da formatzen
luze, santiguatzean,
Trintateren izenean;
ala guzis seguratzen.
Dabiltza etsaiak nonnai
zure kontra ingur ingur:
Gurutzeak aisa bai
salbatuko zu segur.
Etzin, jaiki eta asten den
edozein gauza edo lan,
joan, etorri, jan, edan,
gurutzea beti len.
Gurutzea adoratzean
beira, pensa Jesus bera,
ta ain nola balitz berbera,
adora biotz barnean.
Adoratzen, bedeikatzen
dut nik Jesus biotzean,
zeren ilik gurutzean
bere kostus gu salbatzen.
Amen Jesus
Laur gauza on bear ditu
kristioak ongi jakin:
Zer sinetsi, zer egin,
zer eska, zer rezibitu:
Kredo ta Mandamentuak,
ebek biok dire len;
berze biak urbilen:
Otoi ta Sakramentuak.
|
 |