 |
Asunzio ta Koronazioaren
Beira ia zeruak
zabal idikirik,
Jesus ta aingeruak
lurrera jautsirik;
beira, ia darama
iganen; iganik
sartzen du Jesusek ama.
Oh! nola aklamatzen
duten ta bibatzen,
zer kantak kantatzen
zer dantzak dantzatzen;
sartzen da Maria
graziak barratzen:
Da gloriaren gloria.
Besarka eternoan
Trintatek artzen du
paratu thronoan,
ta koronatzen du:
Errege, dio, ni,
niork ezin kendu;
erregina zu nereki!
An dago Maria,
guzis gloriosa,
erregina andia,
guzis poderosa,
ama Jaun onaren
guzis piadosa
eta bekatarien.
Gizonen kasta ia
goratu loietik,
eta paratu da
guzien gañetik:
O fabore egina!
Baitute guretik
errege eta erregina!
Jangoiko Jaun ona,
dugu milla esker,
in baize gizona;
ta baitu alaber
guganik autatu
ama guzis eder,
ta guzis gora goratu.
Zori-onak zuri
ematentizugu,
ama, baita guri,
ezi plazer dugu,
zeren zu zeruan
gurea zaitugu,
ta guzia zure eskuan.
Gora egonagatik
erregina andia,
eztu nai orgatik
izan suberbia;
andik bai beiratzen
du bekataria,
ta gaitzetik oneratzen.
Amak semearen
gisa guzia du,
baitare beraren
ona segitzen du,
bera guregatik
iltzela ikusten du:
Ama afanatzen orgatik.
Jesus humila zen,
eriotzeraño
humillatu baizen;
andik onaraño
Maria da apaltzen:
Nior egundaño
aren faltaz ezta galtzen.
Balitz bat berere
zuri eskaturik
utzia beñere
desanparaturik,
zure piedadeak
arrek mututurik
ez aipa miserableak.
Oroi zaite bada,
eztela ez aditu,
o gure abogada,
nior akuditu
zugana duenik,
duzula despeitu
sekulan uts zureganik.
O esperanzaren
ona ta alegrea!
Dena ama Jaunaren,
dela ama gurea!
Baitu podorea,
baitare amorea,
ezin falta faborea.
|
 |