www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Presentazioa

 

Preso ona loturik

etsaien eskutan,

desanparaturik

pena ta neketan,

tropeliareki

jaiki-erorketan

aiek damate bereki.

 

Ta presentaturik

gaixto bat bekala,

bere oinperaturik

Anasek daukala,

suber iten dio

kargu bereala,

doktrinas galdetzen dio.

 

An preso sanduak

arimo onarekin:

Aitutu munduak,

nai badu orrek jakin

nik errantutenak,

ez niri galdegin;

galde aditu nautenak.

 

aurrekoa hurrengoa