 |
Berze gisas izanik
Berze gisas izanik
zerbait pena edo tristura,
ikasazu oraidanik
egatzen leku sandura.
Emen gure Jangoikoa
humano gure on naies!
Nora gizon mundukoa
bere onaganik iges?
Munduak segi mundua
elkar engañazalea;
Jesus ene konsolua
egiaz salbazalea.
On guzien iturria
Sakramentu andigoi;
ala ere txinurria
non dabila loies loi?
Zergatik triste ene arima
zaude, eta turbatzen ni?
Ama Jesus eta estima,
ta alegra berareki.
Naiz tristuran sarturik,
atrako da arima gau,
Jesusek beiraturik
ongi nai barin banau.
Jesusek ni beiratzea
amores biotz barnean
dut naiago ezi sartzea
gusto guziak batean.
O Jesus on onegia,
pobre goni beira bez;
sendatzeko arima heria,
itz bat ona mintza bez.
|
 |