 |
Konsolurik ezperen...
Konsolurik ezperen
nion izanen eztu,
amore ones ematen,
Jesus, orrek ezpadu.
Duda ta ignoranzietan
peligroan uts iteko,
Jesusen atarietan
dei ta dei, azertatzeko.
Emen argitugaizkena
gu, da Jesus onegia:
Ni naiz —an erran zuena—
ni munduaren argia.
Da Jaun sakramentatua
eguzki bat aldarean,
argitzen baitu mundua
bere zeruko bidean.
Emen estudiatu zute
Doktore ta Aita Sanduek,
emendik ikasi zute
izan diren famatuek.
Doktore Aingerua bera
emendik argiturik,
egin ze nola lunbrera
elizan goraturik.
Emen argitua da
Doktora Sanda berria
Teresa, emen eginda
nola eguzki eden argia.
O Jesus, ene pausuak
kida orrek ene ilunbean:
Zer inen dut nik itsuak?
Uts egin bidegabean.
Azertatu nik ezin;
argi berze nion ez:
Zer dezaket nik egin?
Argi, Jesus, argi bez.
Ilunbetan ala nola
itsasoan iten den,
beiratu non den farola
nabegatzeko zuzen:
Arimaren ilunean
ori, Jesus, ene argia
paraturik aldarean
argitzeko ene begia.
|
 |