www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jesus ona guretako

 

Jesus ona guretako

beti dago brindatzen;

eta dire berendako

probeak deskuidatzen!

 

Emen tigu mostratzen

amoresko señaleak,

ta ala nola paratzen

zerurako eskaleak.

 

Pensa emen paratu dela

nola atari-pokalean,

eman naies dauzkiela

giltzak eskuzabalean.

 

Eman naiak probeei

Jesus emen; bada nik

egon nai dut dei ta dei

emen beti iadanik.

 

Adi bez ta beira bez:

Eske ta eske nago ni;

ene Jesus, eman bez

limosna probe goni.

 

Otoi, aita liberala,

naibadit, otoi, eman

niri, dezaken bekala,

grazia emen ta gloria an.

 

Eztut, jauna, eztut utziko,

inartaño piedadea,

niri emateas betiko

salbazioko baimendea.

 

Aski du erratea bai,

ni guzis seguratzeko;

itz gau baizik eztut nai,

bide gonen pasatzeko.

 

Orren itza giltza da,

idikitzeko zeruak;

orren itza egitera

daude tinel aingeruak.

 

Itz bateki kriatzea

egin zue mundu gau;

zer milagro salbatzea

itz bateki arima gau.

 

aurrekoa hurrengoa