 |
Kalbariorat
Ala ia azkenean
juezak kurturik
Jesusen iltzeko
kruzifikaturik
dekretatu zuen;
guzia ilundurik
galdu zen ta gal duzuen.
Notifikaturik
admititu zuen,
humil renditurik
ofrezitu zuen
bai bere bizia,
ta berla eman zuen
bereki zuen guzia:
Jangoiko andiaren
honra ta gloriatan,
gizagendearen
protxu ta onetan,
inik bitarteko,
naiz bere kostutan,
guziei ongi egiteko.
Guruzea arturik
besarka soñean,
doaie akaiturik
indarka: Gañean
gure bekatuak;
erorka bidean,
ezin emanes pausuak.
Isaak dibinoa
Isaak dibinoa
segitus Aitaren
bere destinoa,
obedienziaren
hume onegia,
kunplitus beraren
karidade geiegia.
Isaak lenekoak
aitaren atzean,
biotz onekoak
zerama soñean
egurra, ta sua
eskuan; lenean
aitak arma prestatua.
Semea bidean
humil mintzatzen da
aldapa igatean:
Ona damagu ia
egurra ta sua,
baña erresa non da
bear dena, aita amoltsua?
Aitak uste zuen,
seme bera zela,
baña erran etzuen,
baizik baduela
Jaunak emateko
ta emanen duela
erres sakrifikatzeko.
Isaak ia loturik
erres bat bekala,
aitak goraturik
arma, bereala
zerutik oiu bat,
il ura ezdezala,
bai arren partes ari bat.
Jesus on obena
da abantallareki,
arreki in etzena
egin zen oneki:
Arri ze keñatu;
oni herioareki
gaitz guziak gañeratu.
Badoa ezin joanes
Badoa ezin joanes,
gorputza kurturik,
pausu ezin emanes
indargabeturik,
ta banbaleatzen
kargak garaiturik,
auspeska maiz lurreratzen.
Burua heriturik,
odoles usturik,
izerdis urturik,
atsa goraturik,
kolore gaizturik,
ezin txutiturik,
erdi ila iduriturik.
Bizirik eltzeko,
alokatzen dute
bat eramateko
karga; beldur dute
il daien bidean,
zeren nai baitute
ilarazi guruzean.
An amak semea
beiratu zuena:
Ah! Zer dolorea!
Zer pena biena!
Pensa zenbat negar!
Baita erranzirena
biotza aditus elkar.
Andre batek zuen
izan ausardia,
pasatus guzien
erditik guardia,
fiel txukatzeko
Jaunari izerdia,
ta fineza mostratzeko.
Estimatu zion
in zuen onkia:
Betiko utzi zion
Jaunak iduria
inpreso oialean,
nola memoria,
amoresko señalean.
Ain lanze tristean
daude lamentatzen
batzuk, ikustean
ala maltratatzen
Jesus onegia,
ta ain gaizki pagatzen
in zuen on geiegia.
Ez ala negarrak,
dio, neregatik,
jerusalendarrak,
nola zuengatik
tristaturik egin,
ta zeurenengatik,
nai barin ba duze jakin:
Ezi zur ezean
au egiten bada,
inen earrean
dela zer uste da?
Eztuena humerik
noizbait izanen da
izatea obekienik.
Kalbarioan
Kalbarioan ia:
Goatze prestatzeko
ordu da, ta heri da,
etzin ta an artzeko
erioaren loa,
ta ala bukatzeko
artu zuen itekoa.
Goatze gurutzea
itze gogorreki,
ta konfortatzea
mirra ta hozpiñeki;
oraño bizirik,
baña ats gutireki,
il-kolore ta erdi ilik!
Guzien aurrean
Jesus biluxirik;
bere guruzean
dena edarazirik;
oñak itzeeki
ta eskuak josirik:
Ah nolako oñazeeki!
Gero goraturik
gurutzeareki,
Jauna gelditurik
bere kargareki
dilindan airean,
beira arimareki
ondaturik dolorean!
Pensa bidanabar,
bere ama amanteak
zer pena, zer negar,
zer aiots tristeak,
nolako agoniak!
Ta zer ikusteak
an alako sobraniak!
Alare juduak
ez urrikaritzen!
Ain nola deabruak,
eztare urrikitzen,
baizik blasfemiak
oraño berritzen,
aomaturik beren miak!
Lurra ikaratu ze
Baña ia munduak
ezin aguantatu,
eztare zeruak
alzina beiratu
ala maltratatzen
Jauna; mendekatu
nai ta ez utzi kidatzen.
Pena mostratu ze,
mostrak egin zire:
Luna ikaratu ze,
eta elementuak
nastekatu zire,
ta idiki monumentuak.
Belztu ze zerua,
mostratus tristura;
ilundu mundua,
guzia ilundura;
lutos bestiturik
iruzki eder gura,
eguna gau biurturik.
Nork bada, nork erran,
amarik obena
nola txutirik an
beiratzen zuena
ango trajedia
zegon, ta zer pena
iltzean seme andia!
Nainuke nik emen
Nainuke nik emen
Jesusen gogoa
ikusi nola zen:
Juduen gaixtoa
beira berareki,
ta zer kastigoa
nai zuen egin aieki!
Ikus ta ikasagun
birtute guzia;
len lenik ar zagun
exenplu bizia
karidadearen,
ta modu berria
txarkerien ordearen.
Jaunak jendeari
millaka onkiak,
jendeak Jaunari
millaka gaizkiak,
ta orai azkenean
eztitu urrikiak,
iltzen ala duenean.
Ori baño iago:
Iltzen dagonari
agitz gaizkiago
ezi ladronari
errabiareki
daude Jaun onari
ozka ta ozka mieki.
Jaun onak oraño
aien ona nai du
iago berek baño;
ta iago pena du
aien galtzeas bai,
ezi iltzeas baitu;
eta oraño barkatu nai!
|
 |